Kategoria honetako artikuluak: Curso 2017/2018

Morea gure kolorea! Aisialdi Zentruak ekintza oso berezia egingo du Zorroztuz eta Margoturekin batera A25a ospatzeko

Morea gure kolorea! Aisialdi Zentruak ekintza oso berezia egingo du Zorroztuz eta Margoturekin batera A25a ospatzeko

Hurrengo larunbatean, azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta hainbat dinamika egingo ditugu Azoka parkean, Zorroztuz plataforma eta Margotu elkartarekin bat. Goizean elkarrizketa txiki batekin hasiko gara, non txikiekin indarkeria mota ezberdinei buruz hitz egingo dugun. Elkarrizketa bukatzean parkera joango gara, non hainbat tailer egiteko aukera izango dugun: kamiseta tailerra, txapak,… horrela ikustaraziko […]

Zorrotzako Mendizaleak hurrengo azaroaren 19an Arespalditzara joango dira Eskorieta mendia (639m) igotzera

Zorrotzako Mendizaleak hurrengo azaroaren 19an Arespalditzara joango dira Eskorieta mendia (639m) igotzera

Udazkena urteko urtarorik politena da mendira joateko, hosto erorkorreko zuhaitzen kolore aldaketa oso berezia da gure mendietan aurkitzen ditugun pagadi, harizti, gaztainondo,… engatik. Kolore aldaketa honen zergaitia egunak dituzten argi murrizketagatik da, hau hostoen pigmentu berdea galaraztea egiten baitu. Ez galdu paisai polit hauek ikusteko aukera azaroak 19an Arespadiltzako Eskoriata mendian. MENDIKO ESKOLA KIROLA MENDIA: […]

GURE ZIENTIFIKOAK! Datorren larunbatean azaroak 11n aisialdi zentroa Bizkaia Aretoan zientziari buruz egingo den erakusketa ikustera joango da.

GURE ZIENTIFIKOAK! Datorren larunbatean azaroak 11n aisialdi zentroa Bizkaia Aretoan zientziari buruz egingo den erakusketa ikustera joango da.

Zientziaren asteaz baliatuz, hurrengo larunbatean, azaroak 11, 9 eta 12 urte bitarteko bazkideak zientziarekin erlazionatuta dauden jarduera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute. Goizean zehar EHUk Bilbon antolatutako jardueretan parte hartuko dugu zenbait esperimentu zientifikoez ikasiz. Hauei esker, zientzia ikusi, manipulatu eta esperimentatzeko aukera paregabea izango dugu. Egunarekin amaitzeko, Bizkaia Aretoan sortu den eskala errealeko […]

Elkar ezagutzeko jokoak eta elikadura osasuntsua: kurtsoaren lehenengo jarduera

Elkar ezagutzeko jokoak eta elikadura osasuntsua: kurtsoaren lehenengo jarduera

Hasiera jaia eta gero, hurrengo larunbatean, urriaren 21ean, Zorrotzako Aisialdi Zentroaren partaide guztiak kurtsoaren lehengo ekintza ospatzeko elkartuko gara. Jolas dibertigarrien bitartez taldekide berriak ezagutuko gara eta goiza zapore onez bukatzeko merendola osasuntsu bat prestatuko dugu elikadura osasuntsuari buruz hitz egiten dugun bitartean! 10.30-12:00 Ezagutzeko jokoak egingo ditugu eta galdetuko diogu gure buruari nola elikatzen […]

Hurrengo irailaren 11an, Haurgune eta Kidegunean izena emateko epea zabalduko da.

Hurrengo irailaren 11an, Haurgune eta Kidegunean izena emateko epea zabalduko da.

BUELTAN GAUDE! Irailarekin batera kurtso berrirako aisialdi proposamenak zabaltzeko momentua heldu da. Haurgune eta Kidegune jolaslekuak, urrian hasiko dira eta izen emateko epeak oso gertu ditugu jada! Astean behin, bi orduz, hezitzaile batek lagundutak, txikiek hezkuntza eta aisialdia abiapuntu dituzten jarduera desberdinak egiteko aukera izango dute.  Euskaraz  ikasi eta jolasteko unea, haientzat bereziki prestatutako txoko […]

Colaboradores / Laguntzaileak: