Udalekuak eta kanpalekuak

Opor garaietan mota ezberdinetako udalekuak antolatzen ditugu, auzoan bertan eta auzotik kanpo. Hona hemen antolatzen ditugun udalekuen informazio zabalagoa:

·         Udaberriko kanpamentua:  6 eta 17 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udalekuak, Paskua astean burutzen dira (asteartetik larunbatera), Zorrotzatik gertu egiten dira normalean, jarduera hauetarako prestaturik dagoen aterpetxe batean. Prezioa, garraioa, ostatua, ekintzak eta jatordu guztiak barne hartzen ditu.

·         Udako kanpamentua:  10 egun eta 9 gau irauten dute eta 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzenduta daude. Normalean uztailaren bigarren hamabostaldian egiten dira Penintsulako edozein lekutan. Prezioa, garraioa, ostatua, ekintzak eta jatordu guztiak barne hartzen ditu.

·         Hiriko udalekuak: gabonetan, aste santuan eta udaberrian Zorrotza auzoan dauden ikastetxeren batean edo lokaletan. Izena emateko orduan aste 1, 2 edo 3eta jantoki zerbitzua beharrezkoa duzun hautatu dezakezu.. Programak sormena, autonomia, baloreak, gorputz adierazpena… bezalako jarduerak  lantzen ditu. Jantokiko zerbitzua aukeratzen dutenentzako ordutegia honako hau da: sarrera 9:00tik 9:30 (malgua) eta irteera 15:30etan. Jantoki zerbitzua aukeratzen ez dutenentzako, sarrera 9:00tik 9:30 (malgua) eta irteera 13:00etan izaten da.

2022 urtea

Año 2021

2020 urtea

2019 urtea

2018 urtea

2017 urtea

2016 urtea

2015 urtea

Zuen zain gaude!

Colaboradores / Laguntzaileak: