Haur eta gazteen parte-hartzea

Zenbait arrazoigatik uste dugu haurren edo gazteen parte-hartzeak lan lerro bat izan behar duela abian jartzen ditugun jarduera eta programetan eta, gainera, gai honen garrantziaz ohartu behar gara auzo elkartuagoak eta osasuntsuagoak eraikitzeko.

Lehenengo arrazoia eskubideekin erlazionatuta dago, izan ere, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak 1989an haurrek parte hartzeko duten eskubidea aitortzen zuen eta baita honekin erlazio zuzena duten beste gai batzuk ere.

12. artikulua

  1. Estatu alderdiek haurrei eskubidea bermatuko diete, askatasunez euren iritzia emateko, haurrengan eragina duten gai guztien inguruan, betiere, haurrak gai badira iritzi hori askatasunez emateko; haurren iritziak behar bezala kontuan hartuko dira, haurren adinaren eta heldutasunaren arabera.
  2. Horretarako, haurrei modu berezian emango zaie aukera, eurek esan beharrekoa entzun dadin, haurrei buruzko prozedura judizial eta administratibo guztietan.

13. artikulua

[…] eskubide horrek bere baitara bilduko du era guztietako informazioa eta ideiak bilatu, jaso eta zabaltzeko askatasuna, mugak kontuan hartu gabe, ahoz, idatziz edo inprimatuta, modu artistikoan edo haurrek aukeratutako beste edozein bide baliatuta.

Aurreko haurren eskubideei buruzko beste deklarazio batzuk ez bezala, Konbentzioa tresna juridiko loteslea da. Parte-hartzea hiritarren eskubidea da eta hiritar gazteenei ere eskubide hori bermatu behar zaie.

Bigarren arrazoia parte-hartzeari esker hau gauzatzen den eremuen hobekuntza ematen dela da. Hezkuntzaren arloan ikasleen parte-hartze aktiboa sustatu duten esperientzi gehienek ez dute hau egin soilik parte-hartzearen balioak eta jarrerak irakasteko, baizik eta erakundearen funtzionamendu orokorra hobetzeko eta bere helburu propioak lortzeko asmoz aurrera eraman dira. Haur eta gazteek parte hartzen badute, ez dute bakarrik hiritar onak izaten ikasiko, baita parte-hartzea praktikan jartzen duen erakundearekiko erantzukizun handiagoa sentituko dute ere.

18727251930_620cb08ab5_o

Azkeneko arrazoia hezkuntza da, parte-hartzearen bidez hiritar onak hezten direlako. Hiritasunerako eta balio demokratikoetarako hezteak hezkuntza sistemaren erronka izaten jarraitzen du, baina bada esparru ez formalen eta auzoaren beraren erronka baita ere. Edozein kasutan ere, umeen parte-hartzea sustatzeak ez du esan nahi hauek etorkizunean parte hartzeko prestatzea, izan ere, dagoeneko subjektu aktibo gisa parte hartzeko eskubidea dute eta haien parte hartzeari esker honi dagokien esparruak hobetzea espero da.

Defendatzen duguna, beraz, haurtzaroaren parte-hartzea haien benetako testuinguruan gertatzea da. Heziketa soilik haurrek benetan parte hartzen badute izango da guztiz eraginkorra parte-hartzerako eta hiritartasunerako.

Heziketarako aisialdiarekin erlazionatuta dauden hainbat programen bidez gure auzoetako haurrek eta gazteek inguruan duten errealitatea ezagutzea eta, era berean, errealitate hau aldatzeko aukera dutela jakitea nahi dugu. Sentsu honetan, baloreetan hezteak ikaskuntza prozesu horretan garrantzia hartzen du, ikuspuntu horretatik abiatuta baino ez garelako bizitza osasuntsuko programetarako toki/auzoak sortzeko gai izango, non pertsona ezberdinekin elkarrekin bizi gaitezkeen.

Colaboradores / Laguntzaileak: