CaixaProinfancia

CaixaProinfancia programak  gurasoetatik seme-alabetara transmititzen den pobrezia-zirkulua bertan behera apurtzea eta txikiei etorkizunerako aukerak eskaintzea helburua du. Hau lortzeko lan egiten dugu:

  • Haur, gazteen eta familien gaitasunen garapenari laguntzea, beraien gizarte eta autonomia integratze prozesuak suspertzeko.
  • Haurtzaro eta gaztaroko gizarte- eta hezkuntza-garapena sustatzea, familia-, eskola- eta gizarte-testuinguruetan.
  • Haurtzaro eta familien gizarte- eta hezkuntza-garapena hobetzen duen gizarte- eta hezkuntza-ekintza eredua garatu eta inplementatzea.
  • Gizartea pobrezia errotik kentzearekiko sentikor bihurtzeari laguntzea.

Programak estatu mailan sarean lan egiten duten 400 gizarte erakundeen laguntza izaten du. Hauek, familiak modu zuzenean aintzat hartu, laguntzak lehenetsi eta kasu bakoitzeko jarraipena egiten dituzte. Bilboko sarea bost lurralde-sarez osaturik dago: Zorrotza, Errekalde, Deustu, Otxarkoaga eta San Frantzisko.

Zorrotzako sarea Gure Lurra Komunitate Garapeneko Elkarteak koordinatzen du.

Zer egiten dugu?

Txikien garapena sustatzen dugu, etorkizunerako erreferente sendoak eta ongizate maila ezin hobea bermatzeko, beraien hazkuntza eta formakuntzari laguntzeko, honen bitartez:

  1. Hezkuntzaren aldeko zerbitzuak:
  • Hezkuntza-errefortzua eta hezkuntza-ekipamendua
  • Zentro irekia
  • Udalekuak eta udako ekintzak
  • Familientzako heziketa-tailerrak
  1. Osasunaren aldeko zerbitzuak:
  • Haur-elikadura eta higienea
  • Betaurrekoak eta audiofonoak
  • Psikologia-euskarria

Colaboradores / Laguntzaileak: