Zorrotzako Haurgunea eta Kidegunea

Haurguneak eta Kideguneak Bilboko Udaletxeak Bilboko zenbait Barrutitan eskaintzen dituen haur-programak dira. 8. Barrutian 2 gune daukagu programa hauek dinamizatzeko: bat Zorrotzan (Fray Juan 33) eta beste bat Basurtun (Zankoeta 1)

Bi programek 5 eta 8 urte arteko haurrentzat (Haurgunearen kasuan) eta 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat (Kidegunearen kasuan) aisialdi hezitzaile ez formala eskaintzen dute eta programa egituratuak eta adierazpen librea eta sortzailerako jarduerak ditu, umeek aisialdia garapen pertsonala eta sozialarentzako erabil dezaten sustatzeko.

IMG_20151226_135003

Zorrotzako Haurgunean 48 plaza eskaintzen dira eta Kidegunean 30. Aukeran dauden egunak hauek dira: egun bat, astelehenetik ostegunera, 17.30tik 19.30ra Haurgunean eta egun bat, ostirala edo larunbata, 17.30tik 19.30ra Kidegunean.

Euskara da komunikatzeko hizkuntza azteazkenetan izan ezik, ingelesa dela eta (English day)

Jarduera guztiak parte hartzaileen adinak kontutan hartuta diseinatu eta moldatu dira. Jarduerek kurtso bakoitzeko egiten den gai zehatz batekin lotura daukate. Azkeneko urteotan, aukeratutako gaiak munduari bira 270 egunetan, artea, asmakizunak eta zientziaren mirariak izan dira.

Dibertigarria, ezta? Ez ezazu galdu! Programa hauetan parte hartu nahi baduzu, erne ibili irailaren hasieran etxera helduko zaizun liburuxkarekin. Zure zain gaude! Nolanahi ere, informazio hau gure web orrian ikus dezakezu eta plaza libreak badaude, kurtsoaren edozein momentutan izena eman dezakezu.

Gainera, oporraldiaren arabera, programa desberdinak eskaintzen ditugu: Gabonetan, Gabongune (5 urtetik 8 urtera) eta Gabonkide (9 urtetik 11 urtera); Aste Santuan, Guneberri (5 urtetik 8 urtera) eta Kideberri (9 urtetik 11 urtera).

[pdf issuu_pdf_id=”191125121832-ff5cd8e92e1ef6200042fc0c2b36349b” width=”550″ height=”480″ ]

PDFa jaitsi

Informazio +ago

Colaboradores / Laguntzaileak: