Zorrotzako Gaztegunea

Zorrotzako Gaztegunean 12 eta 17 urte bitarteko gazteak adin bereko beste gazte batzuekin egoten dira hainbat motatako jarduerataz gozatzeko. Bertan, haien gustuen araberako jarduerak proposa ditzakete: musika entzutea, kirola egitea, txangoak eta jaiak antolatzea, zinemara eta antzerkira joatea, arte plastikoko tailerrak, gorputz adierazpena, dantza eta beste jarduera ugari.

8. Barrutiko Gaztegunea Zorrotzan dago, Fray Juan kaleko 33. zenbakian eta Gure Lurra Elkarteak kudeatzen du.

IMG_20151226_135039

Heziketa Sozialeko esparruan berezitutako hezitzaile batek eta animatzaile batek dinamizatzen dute Gaztegunea eta haien egitekoa gazteen ekimenak biltzea eta babestea da. Unean-unean programazioari buruzko informazioa ematen diete gazteei, bai ahoz zein sare sozialen bidez.

Programazioa Gazteguneko profesionalek eta parte hartzen duten gazteek egiten dute, horrela, haien gustukoak diren jarduerak proposa ditzakete, esperientziak elkarbanatuz eta programazioaz gozatuz.

Gainera, Gaztegunean ondo pasatzeko aukera ugari dago: liburuak, filmeak, lasai hitz egiteko esparruak, bideojokoak, mahai-jokoak, mahai-futbola, billarra, ping-pong mahaia, arte adierazpen tailerrentzako materiala, brikolajea, karaokea, sukaldea eta interneterako konexioa duten ordenagailuak.

Gaztegunean urtero “Gazte Zumba” dantza ikastaroa egiten da, non parte-hartzaileek ostiralero gorputzean duten erritmo guztia atera dezaketen. Aurrera eramaten dugun beste ekimen bat “Denok Batera” izeneko kulturen arteko areto-futbol lehiaketa da eta honen helburua gazteak kirolaren bitartez sozializatzea eta heztea da. 11 edizio ospatu ditugu dagoeneko!

Baina, zenbat ordaindu behar da parte hartzeko? Erantzuna erraza da,… guztiz DOAKOA da!

Hobeto ezagutu nahi bagaituzu eta Gazteguneari bizitza ematen lagundu nahi baduzu, etor zaitez urritik aurrera gure lokalera ordutegi honetan:

  • Asteazkenero eta ostegunero: 17:00etatik 20:00etara
  • Ostiralero eta larunbatero: 17:00etatik 21:00etara

NOLA EMAN IZENA GAZTEGUNEAN

Gaztegunea udal programa da eta bertan izena emateko lokaletara gerturatzea baino ez duzu behar. Bertan, izen-emate orria hartu eta zure NAN, pasaporte edo identifikatzen zaituen dokumentua entregatu beharko duzu ordutegi barruan (asteazken eta ostegunetan 17:00-19:30 eta ostiral eta larunbatetan 17:00-21:00). Kasu honetan ez dago izen-emate kuotarik ordaindu behar.

Colaboradores / Laguntzaileak: