Zorrotzatik Mundura

Zorrotzatik mundura ekimena, 2011an sortu zen Zorrotzako gazteen borondatez, garapen bidean dauden munduko zona desberdinetako bizi baldintzak hobetzeko. Uste dugu, keinu mota hauek, aurrerapen handiak ekar ditzaketela munduko herri guztien arteko berdintasuneranzko kontzientziazio mailan.

Balioak

Ekimen honek helburu bikoitza du: Pertsona gazteen arteko elkartruke kulturala sustatzea eta auzoetako edo munduko herrietako zona lokal txikiko garapenaren alde agertzea. Konpromezu sozial aktiboan, autofinantziazioan eta lankidetzan sinisten dugu. Honengatik, hauek dira gure helburuak:

  • Hezitu garen komunitatea sentikor bihurtzea, munduan dauden errealitate desberdinez kontzientziatuz.
  • Haurtzaroaren eskubideak munduko leku guztietan babestuak izateko lan egin eta talde honetan daueden gabeziak konpontzen saiatzea.

Ekimenak

2011n jada, Gure Lurra elkartearen esparruan, proiektu honen hazia, 1.300 euro bildu ziren Matsatse Elkartearentzat eltxo-sareen erosketarako, malariaren hedapena sahiesteko Mozambiquen.

2017an, Gure Lurra Elkarteko boluntarioak, abuztuko hilabetean zehar “Initiative Association without borders” elkarte lokalean lagundu zuten hizkuntza klaseak emanez, haurren udalekuak kudeatuz beste ekintza batzuez gain eta Midelt-eko (Maroko) auzo bateko eskola baten egokitzapenean. 2.000 euro inguru batu genituen, jarduera desberdinak bultzatuz, Zorrotzako partikularren, komertzioen eta elkarte desberdinen partehartzeari esker.

Urte honetan (2019), 23 eta 31 urte bitarteko Zorrotzako 8 gaztek, “CREANDO FUTUROS” elkarte lokalean parte hartuko dute abuztuko hilabetean. ONG hau, Euskaditik elkarlanean ari da Senegalekin, bi lurraldetan jarduerak gauzatuz.

Alde batetik, begirale boluntaarioek, Senegaleko auzo bateko eskola batetako hezkuntzan eta mantenuan lagunduko dute (M´Bour).  Zereginak, azpiegituraren hobekuntzan, haur eta gazteeri bideratutako aisialdi jarduerak garatzean eta ohitura osasungarriak sustatzean bideratuko dira. ONGaren lehentasunezko helburuetariko bat da hau, behin abiarazita, ez da ikastetxe baten erabilera bat soilik izango, disziplina anitzekoa baizik,  eskolaz kanpoko eta aisialdiko jarduerekin, helduen irakaskuntzarekin, etab.

Bestalde, “Vivre Ensemble” umezurztegian partehartuko dute; kooperanteen asistentziarako kolaborazio hitzarmenarekin, umeuzrztegiaren lanetan lagunduz.

Zer eman dezakezu?

Gure misioa burutu ahal izateko, zure kolaborazio edo laguntza oso garrantzitsua da. Proiektu hau sostengatzeko modu desberdinak daude: Zorrotzatik Mundura egunean (2019ko ekainaren 22an) herri bazkarian parte hartzea, Zorrotzatik Mundura”-ren eskumuturreko edo poltsa solidarioak erosiz (Auzoka-n), borondatezko ekarpen ekonomiko txiki bat eginez. Guri laguntzeko beste modu bat, gure poiektua jakinaraztea izango da.

 

 

 

 

Colaboradores / Laguntzaileak: