Gure taldea haien denbora librea besteekin banatzen ondo pasatzen duten gazte boluntarioek osatzen dute batez ere, aldiberean haurrentzako eta gazteentzako jardueretan eta komunitate garapenerako jardueretan parte hartzen eta antolatzen laguntzen dute.
Jende arduratsua eta gizartean bere harri-koskorra ekarri nahi duena bilatzen dugu. Ez du axola aurretik titulaziorik edo heziketarik ez duzun (horretan guk geuk lagunduko zaitugu), gure begirale boluntario taldeko parte izan nahi baduzu, gure lokaletara gerturatu edo gurekin harremanetan jar zaitezke.
gurelurra@gurelurra.org
615 78 33 50 – 94 497 14 57
Anima zaitez!