Haur eta gazteentzako mendi irteerak

INFORMAZIOA:

  • Mendiko irteerak gure lurraldeko zenbait mendietara egingo diren egun bateko txangoak dira, gure geografia, ingurumena eta kultura ezagutzeko. Jarduera hau kategoriatan eta parte-hartzeko eskualdetan dago banatuta.

PARTE HARTZAILEAK:

  • 8 urte edo gehiago dituzten auzoko neska mutil guztiak parte hartzeko aukera izango dute.

IZENA EMATEAK:

  • Auzokako lokalean izena emateko aukera izango duzue; irteeretan izena emateko epea, irteeraren aste horretako asteazkenera arte izango da.

IZENA EMATEKO KUOTA:

  • 2,50 €parte-hartzaile eta irteera bakoitzeko. (Txikiak)

ORDUA ETA IRTEERA LEKUA:

  • 8:00etan Zorrotza Kastrexanako Eroski aurrean dagoen autobus geltokian.

MATERIALA:

Parte-hartzaile bakoitzak honako material hau eraman behar du:

  • Irteerarako dena barruan eramateko motxila aproposa.
  • Mendiko edo trekking motako botak (ez ditugu trekking motako oinetako arinak gomendatzen txorkatila ondo eusten ez dutelako).
  • Eguzkitarako betaurreko eta txanoa.
  • Eguzkitarako krema eta ezpain babesa.
  • Hotzetarako arropa eta zira.
  • Polainak (euria/elurra bada).
  • Kantinplora (nahikoa da freskagarrien litro t´erdiko botila bat).

Autobuserako beharrezko materiala:

  • Plastikozko poltsa bat (aldatzeko arropak eta oinetakoak gordetzeko).
  • Autobuserako oinetako arinak.

2022/2023 kurtsorako irteerak:

Colaboradores / Laguntzaileak: