Aisialdi Zentroa

Gure Lurra Elkarteak kudeatzen dituen programa ezberdinen artean Aisialdi Zentroa dago, parte-hartzea sustatzen duen metodoan oinarrituta dagoen heziketarako aisialdirako eremua da eta gure inguruaren komunitate garapena lortzeko bideetako bat da.

Zentro honetan lan egiten dutenak boluntarioak dira eta heziketan eta haurrekin edota gazteekin lan egiteko prestakuntza handia dauka. Taldekide gehienak auzoan bizi diren gazteak dira eta bertan aurrera eramaten diren proiektu ezberdinetan parte hartzen dute.

Egiten diren jarduerak ikasturtean zehar programatzen dira, urriaren hasieran hasiz eta uztailean egiten diren udalekuekin amaituz. Asko dira egiten diren jarduerak, bai asteburuetan eta baita oporraldietan ere.

Aisialdi Zentroan, nekazal eremuetara, museoetara edo baserri-eskoletara txangoak antolatzen ditugu, kirolaz edo sukaldaritzaz gozatzen dugu, eskulan tailerrak izaten ditugu… eta hauetaz aparte, auzoan ospatzen diren gertaeretan gehienetan parte hartzen dugu. Jarduera hauek mota askotarikoak izan daitezke (egun erdikoak/egun osokoak, Zorrotzan/beste udalerri batzuetan, doakoak/ordaindu beharrekoak…).

Parte hartzeko, haurrek (5 eta 12 urte bitartekoek) kurtso bakoitzeko lehenengo hiruhilabetekoan Aisialdi Zentroan izena eman behar dute eta horretarako 40 € ordaindu behar izango dute bazkide izateko. Geroago, nahi duten jardueratan izena eman dezakete dagokion epearen barruan. Ohiz kanpo, Aste Santuko eta udako kolonietan parte hartzeko adina 17 urtera hedatuko da.

Parte-hartze aukera dibertigarri eta hezitzailea da, auzoko haur eta gazteentzat sortutako kalitatezko aisialdiaren bermea.

Anima zaitez gu ezagutzera eta eman ezazu izena Gure Lurra Elkarteko Aisialdi Zentroan!

NOLA EMAN IZENA AISIALDI ZENTROAN

Aisialdi Zentroko bazkide ohia bazara, izena emateari buruzko informazioa urriaren erdialdean helduko zaizu. Hala ere, oraindik gure taldean parte hartu ez baduzu, pasa zaitez gure lokaletatik (Fray Juan kaleko 33. zenbakian) apuntatu ahal izateko.

Gogora ezazu izena emateko epea urriaren erdialdean HASIERA JAI batekin hasten dela Zorrotzan eta abenduaren 31an bukatzen dela. Bazkide-kuota 40€koa da kurtso bakoitzeko.

Bete ezazu hemen izen-emateko orria

Colaboradores / Laguntzaileak: