Gure beste jardunbideetako bat, edo zehatzago esanda, gure gizartegintza eredua komunitarioa da. Gure Komunitateak aktore ezberdinak ditu eta, nahiz eta funtzio ezberdinak izan, guztiak funtsezkoak dira gizarte garapenerako eta gure auzoko elkarbizitza eta lotura hobetzen laguntzeko.
Protagonista horiek, geografia-esparru berean batzen badira ere (Bilboko 8. Barrutiko auzo ezberdinak), hauek dira:
1.- Administrazioak: Lehendabizi, Bilboko Udaletxea, lurraldearen Estatuko lehenengo maila ordezkatzen duena. Udaletxeak, hiritarretik gertuen dagoen erakundeak, hiria gobernatzeko eta baliabideak banatzeko erantzukizuna dauka. Gainera, “gobernu txiki” bat dauka Barrutian, 8. Barrutiko Kontseilua, erakundeetan parte hartzeko modua. Beste administrazio batzuk, adibidez Bizkaiko Foru Aldundia edo Eusko Jaurlaritza, garrantzitsuak dira baita ere lurraldearekiko erantzukizunak baitituzte baita ere.
2.- Arazoei aurre egiteko komunitateak dituen baliabide teknikoak eta profesionalak. Lurraldean profesionalki lan egiten duten baliabide publiko zein pribatu guztiak dira: eskolak, osasun zentroak, klinika pribatuak, haurtzaindegiak, Udaletxearen zerbitzu publikoak, farmaziak, liburutegiak…
3.- Hiritarrak. 8. Barrutiko auzoetan bizi den edota bertan lan egiten duen jendea da. Gainera, talde honetan antolatutako gizarte mugimenduak eta pertsona-talde informalak sartzen dira baita ere.
Komunitate garapenerako gizarte elkartea garen heinean, gure asmoa protagonista guztiak helburu bakar batekin harremanetan jartzea da: auzoteria guztiaren bizi-kalitatea hobetzea. Gizarte mugimenduak elkarteren batean parte hartzen ez duten hiritarrei hedatzen denean eta hauek eremuan dauden baliabide teknikoekin batera lan egiten dutenean hobetzeko aukerak areagotzen direla uste dugu.
Bagara, beraz, eremu zehatz batean eta baterako, Bilboko 8. Barrutirako, lan egiten duen elkartea eta gure helburua parte-hartzea eta hiritarren eta gizarte mugimenduen, instituzioen eta eremuan dauden baliabideen arteko akordioa sustatzeko esparruak sortzea izan da beti.
Horregatik, era egonkorrean zenbait forotan, bai hiritar-mailan eta baita maila teknikoan edo instituzionalean baita ere, parte hartzen dugu:
- Zorrotzako jai batzordean
- Zorrotzako Talde Koordinatzailean
- Haur-era Federazioan
- Bilboko 8. Barrutiko Kontseiluan
- …