Kategoria honetako artikuluak: Curso 2017/2018

Gure zientzialariek urarekin ikertuko dute larunbatean

Hilabete gogor bat pasa ondoren, bueltan gaude jarduera derberdinekin! Larunbat honetan, martxoak 10, ingurumenari buruzko ekintzak egingo ditugu, hain zuzen ere, urarekin lotutakoak. Uraren garrantzia eta ezaugarriak azaltzeko jolasak egingo ditugu. Gainera neska-mutilek zientzia arloan duten gaitasunak erakusteko, hainbat esperimentuak egingo dituzte. Izena emateko epea, datorren asteartetik (martxoak 6), ostiralera arte (martxoak 9) izango da. […]

Udaberriko kanpalekua 2018

Oraingo honetan, Poza de la Sal-en (Burgos) apirilaren 2tik 6ra ospatuko den Udaberri Kanpalekurako prestaketa guztiak aurreratuta daude. 2001 eta 2011 urte bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiak, Paskua astean oporretako egun desberdin batzuk disfrutatzeko aukera izan ditzaten, Gure Lurrako begirale talde batek lanean ari da ekintza mordoa prestatzen. Bere autonomia landuz, balioak garatzen laguntzen […]

Zorrotzako Mendizaleak: Gure arbasoen kondairak bilatzera joango gara Dimara.

Zorrotzako Mendizaleak: Gure arbasoen kondairak bilatzera joango gara Dimara.

Gure arbasoek kontatzen ziguten kondairak benetazko lekuetan zituzten sustraiak. Gure mitologiaren sorrera hurrengo igandean Diman bisitatuko ditugun motatako lekuetan izan zen. Gentilzubi, erraldoiak eraiketako zubia edo Baltzolako kobazuloa non sorginek haien erritualak burutzen zituzten. Ez galdu gure arbasoen kondairak sortu ziren tokiak ikusteko aukera eta etorri Zorrotzako Mendizaleekin Garaio mendia(574m) igotzera. MENDI: GARAIO (574m) ZONALDEA: DIMA EGUNA: 25/02/2018 […]

Zorrotzako Inauteriak 2018

Zorrotzako Inauteriak 2018

Jada aurtengo Inauterien gaia zein izango den badakigu! Gure gaia… LEHOI ERREGEA izango da! Aurten filmeko pertsonai ezberdinek Zorrotzako kaleetatik desfilatuko dute gure sabana partikularrean bihurtuz, hauek bizitasunez betez. Barruan dugun animalia aterako dugu eta primeran pasatuko dugu! Mozorroak egiteko bi egun erabiliko ditugu eta zuek horietako egun bat aukeratu behar duzue tailerrean parte hartzeko, […]

Lunadara goaz!

Hurrengo urtarrilaren 21ean, igandea, Lunadara joango gara elurrean eguna pasatzera, elkar jolasten, panpinak egiten, lerekin jaisten… egun oso dibertigarria izango da! Ondoren bazkaltzeko, Espinosan dagoen askaldegira joango gara eta bertan arropak aldatzeko eta bero bazkaltzeko aukera izango dugu. Oso garrantzitsua elurretan egoteko arropa egokia baita aldatzeko arropa ekartzea. Hamaiketakoa eta bazkaltzeko bokata derrigorrezkoa baita! OHARRA: Errepidean […]

GURE PIRATAK! Goazen altxorraren bila Bizkaia Park abentura-ra!

GURE PIRATAK! Goazen altxorraren bila Bizkaia Park abentura-ra!

Hurrengo abenduaren 23an Gure Lurrako neska eta mutil guztiok, pirata munduan murgiltzeko aukera izango duzue BIZKAIA PARK ABENTURAN! Zuhaitzetara igo, faro baten gainean jarri, piraten sareetatik ihes egin, txirristatik jaitsi… Egunari aurre egiteko, bokata goxoa eraman behar duzue. Horrez gain, noski, ondo pasatzeko gogoak! Izana emateko epea, datorren asteartetik (abenduak 19), ostiralera arte (abenduak 22) izango da. […]

Abian da Auzoka, komunitatea egiteko espazioa

Abian da Auzoka, komunitatea egiteko espazioa

Zorrotzan Komunitate Zentro bat sortzea gure amets-zerrendan aspaldi zirriborratu genuen ideia zen. Noizbehinka komunitate-ekimenak garatzeko espazioak bisitatu ditugu non, gizarte erakunde batek kudeatu arren, instituzioak proiektua bere egin duen. Gure Lurran hasieran ametsak direnak egikari bihurtzen saiatzen gara. Hartara, 2015. urtean, auzoaren egoeraren diagnosia idazten hilabete batzuk eman eta gero, “Zorrotzan Komunitate-Zentro bat sortzeko Proiektua” […]

Agur 2017

Agur 2017

SORPRESA!! Berri onak dauzkagu zuentzat! Urteko azken asterako proposamen batekin gatoz konkretuki: AGUR2017 NEGUKO UDALELUAK!! Jarduerez betetako arratsaldeko udalekuak, oporrak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Aisialdi zentroko bazkideentzat. Informazio osoa zabaltzen dizuegu. Anima zaitezte!

Zorrotzan euskaraz bizi nahi dugu!

Zorrotzan euskaraz bizi nahi dugu!

Euskal Herriko euskaldun guztiok hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eta euskara goretsi egingo dugu, gure hizkuntzarekiko konpromisua eta maitasuna urteko 365 egun guztietan zehar eman arren. Gure Lurra Elkartetik abenduaren 2an hainbat jarduera burutuko ditugu, gure gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko goiz dibertigarri bat pasatzen dugun bitartean. Eguna hasteko, Aisialdi Zentruko partaideek, […]

Gabongune eta Gabonkide 2017

2006 eta 2012 bitartean jaio bazara eta Gabonateko opor bereziak pasatu nahi baduzu, Gabongune edo Gabonkide programetan parte hartu ahal izango duzu. Jarduerak Fray Juan 33ko lokaletan egingo ditugu abenduaren 26tik 29ra goizeko 10etatik ordu batera arte. Gabongune (2009 eta 2012 bitartean jaiotakoentzat) Gabonkide (2006 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat) Izena emateko Udaleko 94 420 42 […]

Colaboradores / Laguntzaileak: