Morea gure kolorea! Aisialdi Zentruak ekintza oso berezia egingo du Zorroztuz eta Margoturekin batera A25a ospatzeko

Hurrengo larunbatean, azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta hainbat dinamika egingo ditugu Azoka parkean, Zorroztuz plataforma eta Margotu elkartarekin bat. Goizean elkarrizketa txiki batekin hasiko gara, non txikiekin indarkeria mota ezberdinei buruz hitz egingo dugun.

Elkarrizketa bukatzean parkera joango gara, non hainbat tailer egiteko aukera izango dugun: kamiseta tailerra, txapak,… horrela ikustaraziko dugu nola gure auzoa emakumeen aurkako indarkeri mota guztien aurka dagoen. Gainera photocall batean argazkiak ateratzeko aukera izango dugu, gero argazki guztiekin diseinu bat egingo dugu 2018.urtean erabiltzeko.

Horrez gain, momentu bat izango dugu indarkeria matxistagatik aurten egon diren biktimak oroitzeko.

Ekar ezazu kolore moreko zeozer, morea gure kolorea!

Ordutegia: 10:00-13:30

Lekua: Azoka Parkean (Gure Lurrako lokaleetan geratuko gara)

Prezioa:  Dohain

Adina: Guztiak

Izen ematea: Azaroaren 21etik aurrera, asteartea Auzoka Komunitate Zentroan (Frotoiaren atzekaldean) 17:00etatik 21:00arte

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: