GURE ZIENTIFIKOAK! Datorren larunbatean azaroak 11n aisialdi zentroa Bizkaia Aretoan zientziari buruz egingo den erakusketa ikustera joango da.

Zientziaren asteaz baliatuz, hurrengo larunbatean, azaroak 11, 9 eta 12 urte bitarteko bazkideak zientziarekin erlazionatuta dauden jarduera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute.

Goizean zehar EHUk Bilbon antolatutako jardueretan parte hartuko dugu zenbait esperimentu zientifikoez ikasiz. Hauei esker, zientzia ikusi, manipulatu eta esperimentatzeko aukera paregabea izango dugu. Egunarekin amaitzeko, Bizkaia Aretoan sortu den eskala errealeko planetarioa ikusten harrituko gara. Galduko duzue?

*Egunari aurre egiteko, hamaiketako goxoa eraman. Horrez gain, zerbait morea eramatea eskatzen dizuegu (kamiseta, jertsea,etab.) ondoren argazki bat ateratzeko.*

  • 10:00 Gure Lurrako lokaletan.
  • 10:40- 13:30 Zientziaz gozatu.
  • 14:00 Gure Lurrako lokaletan haurren bilketa.

Izena emateko epea,  datorren asteazkenetik azaroak 8, ostiralera arte, azaroak 10 izango da. Beste urteetan bezala arratsaldeko ordutegian, 17:00tik 20:00ak arte, gure lokaletan. Zure zain gaude!

  • Eguna:Azaroak 11.
  • Ordutegia: 10:00etatik ordu 14:00etara.
  • Prezioa:Dohain

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: