Kurtsoari agur esango diogu Oñatiko kobazuloak eta Ullibarri urtegia familian bisitatuz

Datorren ekainaren 2an, igandea, ikasturte honen azken txangoa egingo dugu eta jada tradizionala den bezala, txango honetan familia osoak parte hartzeko aukera izango du. Hala ere,  bere familiarekin etorri ezin diren txikiek edo gazteek ere, gurekin etortzeko aukera izango dute, beti bezala monitore-taldeak lagunduta egongo baitira egun osoan zehar.

Autobusez, Oñatiko kobetara joango gara, bertan espeleologia saio bat izango baitugu. Horretan Arrikrutz kobazuloak ezagutuko ditugu. Ondoren, Ullibarri-Gamboa urtegian emango dugu eguna, bertan bazkalduz eta ondoren eguraldia usten badigu urtegian bainu bat hartuz.

Ordutegia: 9:45 – 17:00 (Irteera eta itzulera Gure Lurra lokaletan).

Beharrezkoa:

  • Hamaiketakoa eta  bazkaria (Ullibarrin jango dugu).
  • Bainu- arropa.
  • Arropa erosoa eta oinetako erosoak ekarri.

Prezioak:

  • Haurra/Aisialdi taldeko bazkidea /Gazteguneko bazkidea (pertsona 1): 6€
  • Bazkidea /+ 1 lagun : 13€
  • Bazkidea/+2 lagun: 19€
  • Bazkidea/+3 lagun: 24€

Izena emateko epea, gaurtik; asteazkena (maiatzak 29), ostiralera arte (maiatzak 31) izango da. Arratsaldeko ordutegian Gure Lurrako lokaletan.

Anima zaitezte, oso ondo pasako dugu eta!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: