2019 Udako kanpalekua (Ezcaba-Orikain camping-a)

Aurten, berriz ere, Gure Lurrako begiralak ilusioz beterik 2019ko udako kanpalekua prestatzen gaude, urtean zehar neska-mutilak irrikaz itxaroten duten kanpalekua, 2002tik 2012raino jaiotako neska-mutilak udako opor berezienak pasatzeko desioarekin.

Oraingo honetan, ostatua errepikatzen dugu… Ezcaba camping-a (Orikain)! baina ez pentsa, esperientzia guztiz desberdina izango da! Udako kanpalekua uztailaren 15etik 24ra izango da eta azken urteetan ohitura izan den bezala Camping zoragarri batean ostatuko gara, txaboletan baita camping dendetan ere. Bertan, milaka bizipen ahaztezinak biziko ditugu!

Gainera, Ezkabako kanpina ingurune natural paregabean kokatzen da, Ultzama errekaren alboan, edertasun handiko mendialdean eta Iruñatik bost minututara. Kanpinaren kokapen geografiko pribilegiatuak Nafarroa osoa deskubritzeko aukera ematen digu, Bardeetatik hasi eta Nafar Pirineoraino, joan-etorri handien beharrik gabe.

Camping-ak egurrezko aterpetxea, camping dendak, jateko eta hainbat jarduera egiteko karpa eskaintzen dizkigu. Horretaz gain, fultbol- zelai bat eta parke bat ere badu.

Informazio gehiago nahi baduzu sartu http://www.campingezcaba.com/ web orrialdean.

Abentura honen kide izan nahi duzu? Hurrengo astean Aisialdi Taldeko eta Gazteguneko bazkideentzako izen emateko epea zabaltzen da, maiatzaren 29tik 31ra, eta onartuen zerrenda ekainaren 3an kaleratuko dugu. Leku libreak geratuezkero, bazkideak ez direnak ekainaren 5etik 7ra izango dute izena emateko epea zabalik, plazak geratzen ez badira, aste honetan (5etik 7ra) bazkideak kuotak ordainduko dituzte.

Zure seme-alabak parte har dezatela nahi baduzu, informazio osoa triptiko  honetan aurkituko duzu:

  • Jada gure lokaletan izen-emate fitxa jaso dezakezu baita hemen deskargatu eta inprimatu (kasu honetan, beharrezkoa da orri bakarrean bi aurpegiengatik inprimatzea)
  • Behin beteta, ezarritako epe barruan gure lokaletan entregatu (asteazken eta ostegunetan 17:00-19:30 eta ostiral eta larunbatetan 17:00-21:00 ordutegian):
    • Aisialdi Zentroko edo Gazteguneko bazkidea bazara: maitxaren 29tik maiatxaren 31ra arte
    • Bazkidea ez bazara: ekainaren 5etik 7ra arte

Familientzako batzarrean azaldu genuen bezala, aurten izen emateak dauden plazak baino gehiago baldin badira, aisialdi taldeko bazkide parte hartzaileek (6 jardueretan parte hartu dutenek) eta Gazteguneko bazkideek kanpamentura joateko lehentasuna izango dute, EZ parte hartzaileen aurretik.

 PLAZAK LORTZEKO PROZESUA:

CTL-ko eta Gazteguneko bazkideek, kanpalekurako eskaintzen diren plazak gainditzen badituzte, ekainaren 3an plazen zozketa egingo da, hurrengo irizpideak kontutan hartzen:

  • Bazkide PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen badituzte, bazkide parte hartzaileen artean zozketa egingo da eta bazkide EZ parte hartzaileak zein EZ BAZKIDEak aukera gabe geratuko dira.
  • Bazkide PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen EZ badituzte, bazkide parte hartzaileek zuzenean plaza lortuko dute. Jarraian, bazkide EZ PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen badituzte bazkide EZ parte hartzaileen artean zozketa egingo da. EZ bazkideak aukera gabe geratuko dira. Ondoren, parte hartzaileen zerrenda gure web orrialdean eta lokaletan argitaratuko genuke.
  • Plazak geratuko balira, EZ bazkideentzako izen-emate epea irekiko litzateke (ekainaren 5etik 7ra) eta, beharrezkoa izango balitz, hirugarren zozketa egingo litzateke, martxoaren 7an eta onartuen zerrenda argitaratuko litzateke.

Onartuak izan diren pertsona guztiek, ekainaren 5etik 7ra arte kuotak ordaintzeko epea izango dute, Laboral Kutxako zenbaki honetan  3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz). EZ DA BEHARREZKOA BANKUAREN AGIRIA ENTREGATZEA.

Oraindik zalantzaren bat baldin badaukazu, hurrengo astelehenena 29 arratsaldeko 19:00etan, gurasoen bilera egingo dugu Auzo Etxean edo bestela gurekin harremanetan jar zaitezke 615 783 350 edo hurrengo posta elektronikoan: ctl@gurelurra.org

Zuen zain gaude!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: