
Euskararen eguna dela-eta, igande honetan, abenduaren 1ean, Auzoka Komunitate Zentrora hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu “Ameli ipuin jostune” kontalarien eskutik mitologia, euskara eta kulturari buruzko ipuin, abesti eta jokoez disfrutatzera. Parte hartzera animatzen zaituztegu, 11:30etan Auzoka Komunitate Zentroan itxaroten zaituztegu! Zuen zain izango gaituzue!