Ohitura onak mantentzea gustoko dugunez, beti bezala aurten kurtso amaierarako ekintza berezia hau prestatu dugu. Urte honetan aukeratutako ekintza Karrantzan dagoen Karpín Abentura parkera joatea izan da. Parke honetan animalia zaurituei harrera ezin hobea egiten diete berreskuparen ona izan dezaten.
Irteera datorren ekainaren 25ean, larunbata, izango da. Izena emateko epea ekainaren 14tik 16ra arte izango da.
Ekintza honekin aurten landutako baloreak batu nahi ditugu, hala nola, ingurugiroaren eta animalienganako errespetua.
Parkea ezagutu ondoren bokata jateko aukera izango dugu bertan dagoen atseden lekuan eta bueltatzeko ordua heldu arte jolasteko denbora izango dugu.
Plaza mugatuak
Ordutegia: 10:00 – 17:00 (Irteera eta buelta Gure Lurrako Lokaletatik).
Beharrezkoa: hamaiketako eta bazkaria (bazkaltzeko denbora ordu bat izango da).
Arropa erosoa
Prezioak:
GURE LURRAko bazkideak ( pertsona 1):6€
Bazkide + lagun 1 : 10€
Bazkide + 2 lagun: 14€
Bazkide + 3 lagun: 18€
Bazkide + 4 lagun: 22€
Mila esker!!