Zorrotzako Jaiak 2016: gureak eta guztionak!

gure-especialJaiak gureak eta guztionak!

Badatoz auzoko jaiak, ondo pasatzeko eta kaleak girotzeko momentua.

Urtean zehar egiten dugun lan guztia borobiltzeko unea, giro jaitsuan lan egiten jarraitzeko.  Auzoak merezi dituen jarduera guztiak  prest daude. Gure esku dauden baliabide guztiak agerraraziz haur eta gazteentzako ekintza  bereziak prestatu ditugu.

Parte hartzeko aukera inklusiboak bultzatuz, auzoko haur, nerabe eta gazte guztiak etxean ez geratzeko deialdia nahi dugu luzatu. Jaietan ere, beste motatako aisialdia posiblea dela aldarrikatuz.

Gure Lurra osatzen dugun familia guztiaren izenean, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.  Bizi, Gozatu eta Mugi zaitez Auzoko jaien alde!

Begi bat bota jarduera bakoitzeko informazioari eta, beharrezkoa izatekotan, “aurretiko izen-ematea” sakatu formularioa betetzeko. Jarduera guztiak doakoak dira.

  • Kayak itsasadarrean | Inscripción presencial el mismo sábado hasta agotar plazas

Jarduera hau, datorren irailaren 24an Pirata egunarekin bat etorriz ospatuko da, bikoteka eman behar da izena. Bikotea  (2005 eta 2009 urte bitartean) jaiotako haur bat eta heldu arduratsu batez osatuta egongo da. Zorrotzako Gazte Triatloi kluba  eta Gure Lurra Elkarteak antolatutako ekintza da hau, eta izena emateko modu bakarra, “aurretiko izen-ematea” botoian sakatu ondoren zabalduko den formularioa betetzea da. Alfonso Churruca kaitik aterako diren 3 txanda egongo dira, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Formularioa betetzerako momentuan, ordutegietako bat aukeratu behar duzu, plazak ahitu ahala, ordutegiak aukeratzeko aukera txikiagotzen joango dela kontuan edukiz. Bete ezazu formulario lehenbailehen!

Irailaren 24an Alfonso Churruca Kaira (Zorrotza-Olabeaga paseoaren hasiera) hurbildu eta kontrol mahaitik pasa behar duzue, (zuk formularioan aukeratutako ordutegia) baino 15 minutu lehenago. Beharrezkoa da bainujantzia, eskuoihala, arropa lehorra eta txankletak eramatea. Jarduera bertan behera geratzekotan (errukigabetasun meteorologiko edo beste modukoak) egotekotan jardueraren aurreko egunean abisatuko dizuegu.

Gogora ezazu zure mozorro edo osagarri piratak ekartzea. KADAGUAKO PIRATAK, NERBIOIAN ABORDATZERA!

  • Paddle Surf itsasadarrean | Inscripción presencial el mismo sábado hasta agotar plazas

Jarduera hau, datorren irailaren 24an Pirata egunarekin bat etorriz ospatukopaddle-surf da eta 1999 eta 2004 urte bitartean jaiotako nerabe eta gazteentzat zuzenduta dago.  Zorrotzako Gaztegunea, Zorrotzako Gazte Triatloi kluba y Gure Lurra Elkarteak antolatutako ekintza da hau, eta izena emateko modu bakarra, “aurretiko izen-ematea” botoian sakatu ondoren zabalduko den formularioa betetzea da. Manuel Alfonso Churruca kaitik aterako diren 3 txanda egongo dira, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Formularioa betetzerako momentuan, ordutegietako bat aukeratu behar duzu, plazak ahitu ahala, ordutegiak aukeratzeko aukera txikiagotzen joango dela kontuan edukiz. Bete ezazu formulario lehenbailehen!

GARRANTZITSUA: parte hartzeko tutorearen baimena beteta eta sinatuta eramatea derrigorrezkoa da, deskargatu hemen. Aipaturiko baimena kontrol-mahaian aurkeztu behar izango da jardueran parte hartu baino lehen. Baimena ez aurkeztekotan, jarduera egitea ez da posiblea izango.

Irailaren 24an Alfonso Churruca Kaira (Zorrotza-Olabeaga paseoaren hasiera) hurbildu eta kontrol mahaitik pasa behar duzue, (zuk formularioan aukeratutako ordutegia) baino 15 minutu lehenago. Beharrezkoa da bainujantzia, eskuoihala, arropa lehorra eta txankletak eramatea. Jarduera bertan behera geratzekotan (errukigabetasun meteorologiko edo beste modukoak) egotekotan jardueraren aurreko egunean abisatuko dizuegu.

Gogora ezazu zure mozorro edo osagarri piratak ekartzea. KADAGUAko PIRATAK NERBIOIAN ABORDATZERA!

  • Bitsa festa | Aurretiko izen-ematea ez da beharrezkoa.

Bitsa festak bi unetan eta bi leku desberdinetan egingo dira. Lehena larunbatean, irailaren 24an Alfonso Churruca Kaian, Xaboi fabrika aparkalekuaren ondoan 13:30etan izango da. Haietako bigarrena asteazkenean, irailaren 28an  Azoka parkean 17.30etan egingo da. Jarduera hau, auzoko txikientzat da eta aurreko izena ematea ez da beharrezkoa. Bainujantzia jantzita etorri,  txankletak eta aldatzeko arropa lehorrak ez ahaztu!

  • Parkour tailerra | Aurretiko izen-ematea ez da beharrezkoa.

Parkour Bilbao taldearen kontu, Parkour tailerra, datorren irailaren 30an 18:00etan Azoka Parkean egingo da. Kirol praktika honetan interesatuta dauden auzoko gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Kirol honen funtsa gorputza eta adimena prestatzean datza edozein ingurunetan modu eraginkor, indartsu, azkar eta ederrenean mugitzeko, nahiz hirian ala ingurune naturaletan. Animalien antzera, oztopoen aurrean gelditu gabe, edozer gainditu daiteke; horretarako jauzi, arineketa, oztopoen gaineko mugimenduak eta abar erabiltzen dituzte.

Jarduera honetan parte hartzeko egun berean Azoka parkera hurbiltzea besterik ez duzu behar baita arropa erosoa era  begiraleen argibideak aitzakotzat hartzea.

Jaietako bigarren larunbatean, urriaren 1ean, Gure Lurra familiaren pertsona guztientzat (begiraleak, kolaboratzaileak, familiak, begirale ohiak…) paella goxo bat prestatu nahi dugu, modu honetan 30. Urteurrena ospatzen jarraitzeko. Gu azpiegitura guztiaz eta erosketak egiteaz arduratuko gara baina laguntza behar dugu paella prestatzeko. Animatzen bazara, dei iezaguzu 615 78 33 50 telefonora (Zaloa) .

Prezioa, jarduera egun berean ordainduko diren 5€ dira.  Mahai/aulkiak eta kantitateetako aurreikuspena egin ahal izateko, hurrengo formularioa bete dezazuela behar dugu.

Jaien gaineko informazio guztia kontsulta dezakezu hementxe:

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: