Iaz auzoko gazte eta nerabeen artean izandako arrakasta ikusita, aurten Gazte Uda dator, udaren hasierarako eguneko planen proposamena.
Hartzaileak
- 2003 eta 2008 artean jaiotako gazteak
Tokia
- Irteera eta helmuga Gure Lurran (Fray Juan 33) edo Auzokan, taldearen arabera
- Jarduerak auzoan bertan egingo ditugu, eta txangoak Euskadiko beste eremu batzuetan.
Noiz?
- Hurrengo asteetako astelehen, asteazken eta ostiraletan (aste bat edo bi aukeratu ahal izango dira). Plaza libreak geratzen badira, 3. batean parte hartzeko aukera emango da.
- Ekainaren 28tik uztailaren 2ra
- Uztailaren 5etik 9ra
- Uztailaren 12tik 16ra
Ordutegia eta bazkaria
- Ordutegia 9.00etatik 17.00etara izango da, gutxi gorabehera.
- Bazkaria prezioaren barruan dago.
Aste eta parte-hartzaile bakoitzeko prezioak:
- 45 euro
Hizkuntza
- Elebiduna, baina euskara izango da ohiko komunikazio-hizkuntza.
Nola eman izena:
- Non?:
- Interneten: https://www.cognitoforms.com/GureLurraElkartea/GazteUdaZorrotza2021
- Telefonoz: 632 61 82 53 (astelehenetik ostiralera 16: 00etatik 17:00etara)
- Epeak:
- Izen-ematea eta abonua: maiatzaren 18tik 21era
- Nola ordaindu? Laboral Kutxa kontu honetara transferentzia eginez: ES15 3035 0123 23 1230003797 (parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz/Ez da beharrezkoa ordainagiria aurkeztea)
Parte hartzeko baldintzak
- Matrikula ez da formalizatuko ordaindu ez bada edo eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada.
- Taldea baliogabetzen bada soilik itzuliko da matrikularen zenbatekoa.
- Ezinbestekoa:
- Covid-19ren aurreko konpromisoei buruzko erantzukizunpeko adierazpena irakurtzea eta sinatzea (online formularioan bertan/Telefonoz izena emanez gero, udalekuen lehen egunean sinatu beharko da)
- Maskara egokiekin joan behar da.
- Behar bereziak eta/edo alergiak dituzten parte-hartzaileak, argi adierazi izena emateko prozesuan, eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkotzat jotzen bada.
- Aurkeztutako txostenak aztertuko dira, parte-hartzea baloratzeko.
- Matrikula itzultzeko eskubiderik gabe kanporatzeko arrazoiak:
- Portaera desegokia
- Osasun-arauak ez betetzea
- Familiek eta parte-hartzaileek programari buruzko informazio interesgarria jaso ahal izango dute berehalako mezularitzako aplikazioen bidez.
- Plaza mugatuak