Haurgune/Kidegune 2021/22

2021/2022 ikasturteari hasiera emateko, Zorrotzako Haurgune/Kidegunean parte hartzera gonbidatu zaituztegu. Jolaserako eta berdinen arteko harremanetarako gune bat da, 2010 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat, eta taldean eta lankidetzan dibertitzen ikasiko duzue.

Programa gauzatzea osasun-egoeraren arabera baldintzatu daiteke.

HAURGUNE

Hartzaileak: 

  • 2013 eta 2018 bitartean jaiotakoak

Lekua :

  • Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

  • 2021eko urriaren 4tik 2022ko ekainaren 16ra. Egutegia ikusi
  • Egun bat hautatzeko asteko egunak:
    • Astelehena edo asteartea: 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak
    • Asteazkena: English Day, 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak 
    • Osteguna: 2016 eta 2018 bitartean jaiotakoak
  • Ordutegia: 17:30 – 19:30

Plazak: Eguneko 12 plaza

  • Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza:

  • Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia (asteazkenetan izan ezik)

KIDEGUNE

Hartzaileak: 

  • 2010 eta 2012 bitartean jaiotakoak

Lekua :

  •  Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

  • 2021eko urriaren 8tik 2022ko ekainaren 18ra. Egutegia ikusi
  • Asteko egunak: ostirala edo larunbata 
  • Ordutegia: 17:30– 19:30

Plazak: Eguneko 15 plaza

  • Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza:

  • Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia.

PREZIOAK

Arrunta€ 45
Familia ugaria€ 30
Diru-sarrerako Bermatzeko Errenta/Bizitzeki Gutxieneko Errenta€ 15

IZENA EMATEA

Non?: Interneten

Telefonoz: : 621.333.371 (astekehenetik ostiralara 9:00-11:00)

Epeak:

  • Eskaera: irailaren 13tik 15era  
  • Zozketa: irailaren 16an 
  • Emaitzak: irailaren17
    • Emaitza posta elektronikoz jakinaraziko da
  • Izen-ematea eta ordainketa: irailaren 17tik 20ra

Izen-ematea eta ordainketa: irailaren 17tik 20ra 

Nola ordaindu?

ES15 3035 0123 23 1230003797 LABORAL KUTXA konturen bitartez (parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz) / Ez da beharrezkoa ordainagiria aurkeztea)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezik.
    • Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da diura. 
  • Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen duela edo familia ugaria dela dokumentuak aurkeztu behar dira izen-emateko prozesuan (dokumentu bat edo argazki bat igo).
  • Haurgune edo kidegunera modu jarraituan joatea exijitzen da. Justifikatu barik jarraikako lau astetan jarduerara huts egiten duenari, baja emango zaio eta ez zaio matrikularen dirua itzuliko.
  • Baimenak:  
    •     Etxera bakarrik joateko baimena (10 urte beteta): 10 urte betetako jaiotakoak bere kabuz etxera joan daitezke familiak baimena sinaduraren bidez. Begirale-taldeari eskatu.
    • Osasunari buruzko datuak tratatzeko baimena
    • Konpromisoak eta zinpeko adierazpena
  • Premia bereziak edota alergiak dauzkaten parte – hartzaileak: argi adierazi izena emateko prozesuan eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkoa bada. 
  • Kanporatzeko arrazoiak matrikularen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe:
    • Portaera desegokia izatea 
    • Osasun-arauak ez betetzea
  • Familiek programaren inguruko informazioa WhatsApp aplikazioaren bidez jaso ahal izango dute

Covid-19ri buruzko informazio interesgarria programetan parte hartzeko

  • Beharrezkoa da haurgune edo kidegunera maskara egokiekin etortzea, bakoitzak bere izena jarrita.
  • Parte-hartzailea arrisku-taldean dago kasu hauetan, EZIN DUZU JARDUERAN PARTE HARTU:
    • COVID-19-arena izan daitekeen edozein sintoma badu (eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, eta abar).
    • COVID-19 izan duen pertsona batekin kontaktu estua izan badu (kasu batekin bizi diren pertsonak, senideak eta leku berean egon diren pertsonak, kasuak sintomak zeuzkan bitartean, 2 metro baino hurbilago, gutxienez 15 minutuz), edo berarekin espazioa konpartitu badu, pertsonen arteko tartea gorde gabe, nahiz eta sintomarik izan ez, gutxienez 14 egunez.
  • Parte-hartzaileak jardueran parte hartu dezake (baina ez luke egin beharko), baldin eta arrazoi hauetako batengatik zaurgarri bada edo zaurgarri den pertsona batekin bizi bada: 60 urtetik gora izatea, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia izatea, haurdun egotea, edo aurretik gaixotasunak izatea. Parte hartzea erabakitzen badu, baimen informatuan adierazi beharko du nolako arriskua hartzen duten berak edo bere senideek.
  • Partehartzaileak COVID-19-aren sintomak baldin baditu, ez da etorriko eta taldeko arduradunari deituko dio.

Taldearen arduradunaren hezitzaileari egunero jakinarazteko konpromisoa:

  • Osasun-egoerari buruz, taldeko arduraduna den begiraleari, sakelako telefonoaren bidez edo beste bitarteko telematiko baten bidez, eta jardueran sartu baino lehen.
  • Absentziaren kausak, taldeko arduraduna den begiraleari, sakelako telefonoaren bidez edo beste bitarteko telematiko baten bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: