Hurrengo irteera:
Gaurtik eta datorren azaroaren 22ra arte, ‘Zorrotzako Mendizaleak’ taldearen hurrengo txangoan apunta zaitezke. Aipaturiko txangoa datorren azaroaren 27an egingo da Sopuertako Mello mendira. 8 urtetatik gorako umeei zuzendutako jaduera polit hau naturaz gozatu ahal izateko eta, iragaitzaz, euskaraz komunikazioa indartzeko baliogarria izango zaizuelakoan parte hartzera animatzen zaituztegu. (Aisialdi Zentroko bazkidea izatea ez da beharrezkoa).
MENDIA: MELLO
ZONALDEA: SOPUERTA
EGUNA: 2016/11/27
LEKUA: Zorrotza Kastrexanako Eroski aurrean dagoen autobus geltokian.
ORDUA: 8:00
PREZIOA: 2,50€
IZENA EMAN: GURE LURRA LOKALETAN AZAROAK 22 baino lehen.