Photoshop erabiltzen ikastea gustatuko litzaizuke?

Erantzuna baiezkoa bada, diseinu grafiko programa honekin zure lehenengo saiakerak egiteko aukera ezin hobea daukazu, Zorrotzatik irten barik gainera. Azaroaren azken bi astelehenetan (azaroaren 21 eta 28) eta abenduaren 12an Photoshopeko oinarrizko ikastaroa egingo dugu, informatikako oinarrizko ezagutzak izanez, software honen oinarrizko funtzioak ikasi nahi dituen pertsona guztientzako (edozein adina duzula).

Azaroaren 18ra arte izena emateko epea daukazu, lotura honetan (ikastaroaren informazio guztia eskuratu dezakezu). Edozein zalantza baduzu 615 78 33 50 telefonora dei diezagukezu edo email honetan harremanetan jarri: prestakuntza@gurelurra.org Laster, gainera, ikastaro berrien proposamenak luzatuko dizkizuegu. Anima zaitez eta parte hartu!!

curso

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: