“Zorrotzako Mendizaleen” esku, mendietan bizi izandako kurtsoaren kronika.

2015/2016 ikasturte honetako Mendiko Eskola Kiroleko irteerak amaituta, igande hauetan zehar bizi izandako esperientzia gure Gure Lurra familia guztiari kontatzea nahi dugu mendizaleak.

Nahiz eta talde taldea txikia izan, hainbeste balio eta ikastaldi biltzen dituen kirol hau ezagutzera animatu diren txikiak daudela jakitea asko pozten gaitu.

Mendiak, naturarekin harremana izateko  eta gure paisaiak maitatzeko aukera ematen digu; oztopoak gainditzen eta helburuak lortzeko gaitasunak emanez. Mendian gure burua maitatzen ikasten dugu, osasuntsu eta sendo sentitzen eta edozertarako gai garela sentiaraziz. Mendian partekatzen dugu, barre egiten dugu, norbaitek azken aldapan huts egiten duenean animatzen dugu eta itxaroten dugu, egonarritsuak gara, bakoitzaren erritmoak errespetatzen ditugu, helburua ez da amaitzea, baizik eta bidean ikastea, eta guztiek elkarrekin gailurra zapaltzera ailegatzea.

Irteera hauetan, lagunak egin, beste leku batzuetako taldeak ezagutu eta hizketaldi luzeak trukatu ditugu baita hamaiketakoak partekatuz gozatu dugu.

Taldeak Bizkaiko txoko ederrak ezagutu ditu, goiz jaikiz eta botak janztean, leku berriak eta erroka berriak ikasteko  era berri eta dibertigarria aurkitu du.

Jada ikasturtea hau amaitu da, baina gogo handiz itxaroten ditugu irteera berriak eta espero dugu “Zorrotzako Mendizaleen” taldeak hazten eta partekatzen jarrai dezala.

Mendietan ikusiko dugu elkar!

aaaaaaaa

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: