2017ko uda. Aisialdi hezitzailerako bi proposamen 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat

Uda badoa hurbiltzen eta Gure Lurratik aisialdi hezitzailerako bi proposamen antolatu ditugu:

  1. Hiriko Udalekuak Zorrotzan (2003 eta 2013 urteren artean jaiotako neska mutilentzat). Zorrotzan egingo dira ekaineko azken astean eta uztaileko bi lehenengo asteetan. Oinarrizkoa Zentroa Zorrotzako Institutua izango da baina nagusien taldeetarako auzoaren beste espazio batzuk (Kiroldegia, Auzo-Etxea,Ortua …) erabiliko ditugu.

Parte hartzaileak aste bakarra, bi edo hiru aste jarraian nahiz txandaka izena emateko aukera izango dute baita jantoki zerbitzua nahi duten edo ez. Sormena, autonomia, balioak, gorputzaren adierazpena… bezalako balioak landuko dira ekintza desberdinen bitartez.

Jantoki  zerbitzura izena ematen duten neska mutilentzako ordutegia hurrengoa izango da: 9:00etatik – 9:30etara (malgua) sarrera eta 15:00etarako irteera. Jantokira geratzen ez diren haietarako ordutegia hurrengoa izango da: 9:00etatik- 9:30etara (malgua) sarrera eta 13:00etarako irteera.

2. Udako kanpalekua (2000 eta 2010 urteren artean jaiotako neska mutilentzat). Nafarroako Orikain aterpetxean izango da uztailaren 15tik 24ra, modu intentsiboan, hau da, bertan egongo gara lo egiten 9 gauetan zehar.Jarduera honetan ostatua, mantenu oso eta kanpalekua dirauen egun guztietan zeharreko jarduerak daude sartuta. Aipaturiko kanpalekua, balioetako heziketan oinarritzen dena, jolasak, dinamikak, ibilaldiak, kanpoko kirolak egingo dira…

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: