CTL/ Aisialdi Zentroa 2023/2024

IZEN EMATEA: KLIKATU HEMEN

Familia!! Aisialdi Zentroaren ongi etorria emateko unea heldu da!!

Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin.

Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu berriz.

Datorren ostiralean, urriaren 21ean goizeko 11:00etatik 13:30etara, Azoka plazan, ikasturtearen hasiera jaia ospatuko dugula jakinarazten dizuegu. Jolasak, musika, dantzak eta tailerrak (txapak, aurpegi makillajea…) izango ditugu. Aurten jaia entretenigarriagoa eta dibertigarriagoa izan dadin mago bat Auzokara etorriko da gurekin ospatzeko!!

Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, aurten egiteko jarduerak eta proposamenak usteko ere aukera izango duzue.

Beti bezala, izen emateko Gure Lurra lokaletara joan ahal zarete, (asteazken eta ostegunetan 17:00tik-20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00tik-21:00etara, baita “hemen” sakatzen ere) eta ondoren, mezu bat jasoko duzue ikasturtearen bazkide izateko kuota 40 € ordaindu ahal izateko.

Zuen guztion zain egongo gara!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: