Udaberriko kanpalekua

Oraingo honetan, Castrillo de la Vegan (Burgos) apirilaren 18tik 22ra ospatuko den Udaberri Kanpalekurako prestaketa guztiak aurreratuta daude. 2000 eta 2010 urte bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiak, Paskua astean oporretako egun desberdin batzuk disfrutatzeko aukera izan ditzaten, Gure Lurrako begirale talde batek lanean ari da ekintza mordoa prestatzen.

Bere autonomia landuz, balioak garatzen laguntzen duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez akademikoan erabiliz, auzoko beste haur eta gazterekin sozializatuz, naturaz eta landa-eremuaz gozatuz….

Zure seme-alabak parte har dezala nahi baduzu, hemen deskargatzeko aukera duzun triptiko  honetan.

[pdf issuu_pdf_id=”170330101510-dc406890e71f452dab0da63c1f663d16″ width=”550″ height=”480″ ]

Izen-emate prozesua:

  • Jada gure lokaletan izen-emate fitxa jaso dezakezu baita hemen  deskargatu eta inprimatu (kasu honetan, beharrezkoa da orri bakarrean bi aurpegiengatik inprimatzea)
  • Behin beteta, ezarritako epea barruan gure lokaletan entregatu  (17-20 ordutegian):
    • Aisialdi Taldeko edo Gazteguneko bazkidea bazara: martxoaren 22tik 24ra
    • Bazkidea ez bazara: martxoaren 28tik 31ra
  • Jasotako bazkide izen-emate fitxa guztiekiko zozketa (beharrezkoa izango balitz) martxoaren 24an  arratsaldeko 20etan egingo dugu. Martxoaren 27an bazkide onartuen zerrenda argitaratuko dugu gure lokaletan.
  • Plazak geratuko balira, EZ bazkideentzako izen-emate epea irekiko litzateke (martxoaren 28tik 31ra) eta, beharrezkoa izango balitz, bigarren zozketa egingo litzateke, martxoaren 31an arratsaldeko 20etan. Apirilaren 3an EZ bazkide onartuen zerrenda argitaratuko litzateke.
  • Onartuak izan diren pertsona guztiak, apirilaren 3 eta 7 bitartean kuotak ordaintzeko epea izan dute, Laboral Kutxako zenbaki honetan  3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz). EZ DA BEHARREZKOA BANKUAREN AGIRIA EMATEA.

Oraindik zalantzaren bat baldin badaukazu, gurekin harremanetan jar zaitezke 615 783 350 edo hurrengo posta elektronikoan: ctl@gurelurra.org

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: