Orikain 2022 Udako Kanpamentua 2022

Indar handiagoz itzuli gara, auzoko txikienek uda modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Nafarroan izango da, Iruñea ondoan dagoen Santibañez Zarzagudako aterpetxean, Ezcaba kanpinean (Orikain)

Beti bezala, Gure Lurra elkarteko begirale-talde boluntario bat lanean ari da 2005 eta 2015 artean jaiotako haur eta nerabe guztiek udaz beste modu berezi batean gozatzeko aukera izan dezaten: naturaz eta landa-inguruneaz gozatuz, autonomia handituz, auzoko beste haurrekin sozializatuz, balioak garatzen lagunduko duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez-akademikoan erabiliz, etab.

Zure seme-alabak parte hartzea nahi baduzu, hemen deskarga dezakezun informazio-triptiko honetan duzu informazio guztia.

PARTE HARTZEKO PROZESUA

1. AURREINSKRIPZIOA

Ekainaren 5etik 9ra 23:59etara, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu esteka honetan edo Gaztegunean https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/16/Campamento-de-verano-::-2022-::-Udako-kanpamentua/

Aurreinskripzioa baieztatzeko mezu bat iritsiko zaizu.

Bi edo hiru anai-arrebak bazarete, prezioan beherapena izateaz gain, batera hartuko duzue parte zozketan.

2.ZOZKETA

Beharrezkoa izanez gero, programetako bazkideentzako (Zorrotzako Haurgune/ Kidegune/ Gaztegune/ Gailurra) eta bazkide ez direnentzako zozketa egingo dugu. Ekainaren 10ean posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.

3.ORDAINKETA (ekainaren 10tik 14ra)

Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu “Esleipena eta ordainketa” korreoan azaldutako edozein formaren bidez.

*2022/06/04 baino lehen programetako batean izena eman duten pertsonak hartuko dira BAZKIDETZAT.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: