1,2,3… Udalekuak : Orikain 2017

Azken 30 urteetan egin dugun moduan, aurten ere, 2000 eta 2010 urteen artean jaiotako haur eta gazteak esperientzia paregabea bizi dezaten 2017ko Udalekuak prestatzen hasi gara ilusio mordoa jarriz. Oraingo honetan Nafar-aldera joango gara eta beste urteko kanpalekuen txipia aldatuko dugu, izan ere, urtero berriztu eta esperientzia desberdinak eskaintzearren saiakerak egiten ditugu.

Udalekuak uztailaren 15etik 24ra izango dira, Orikain herrian dagoen Ezkaba kanpinean, Iruñatik apenas 5 kilometrotara dagoena. Kanpinaren barruan dagoen aterpetxean emango ditugu 10 egunak. Kanpinean igerilekuaz aparte adin txikiagodun taldeak, gau baten bat kanpin dendetan lo egitearen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute; eta nagusiagoak, Done Jakue bidearen hasierako bi etapak egiteko dituzte, Orreagatik Iruñera. Kanpinari buruzko informazioa gehiago ezagutuko, jo ezazue webgune honetara: http://www.campingezcaba.com Bestalde, Iruña hain gertu izanagatik, hiria ezagutzeko aukera ere izango baitugu.

Abentura honen kide izan nahi duzu? Aste honetan Aisialdi Taldeko eta Gazteguneko bazkideentzako izen emateko epea zabaltzen da, maiatzaren 17tik 19ra, eta onartuen zerrenda maiatzaren 22an kaleratuko dugu. Leku libreak geratu ezkero, bazkideak ez direnak maiatzaren 24tik 26ra izango dute izena emateko epea zabalik.

Informazioa guztia: www.gurelurra.org/colonias webgunean


Zuen zain gaude!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: