Irailaren 12an hasiko da kurtsoa, eta eman ahal izango da izena Gaztegunean, esteka honen bidez:
Gure Lurra Elkarteak kudeatzen duen gunea asteazkenetik larunbatera dago zabalik (asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00; ostiral eta larunbatetan 17:00-21:00) eta beti bi profesionalek lan egiten dute, hezitzaile batek eta dinamizatzaile batek.
Gaztegunea ondo pasatzeko eta zu bezalako gazteak ezagutzeko espazioa da (2009 eta 2014 urteen artean jaiotako pertsonak 2026ko irailetik 2027ko ekainera bitarteko ikasturtean). Gaztegunera hurbildu zaitez, eta ordutegi eta ekintzen inguruko informazioa eska ezazu. Gainera, Gazteluba Bilbo-ren ekintzen informazioa ere eskuratuko duzu.
BIZILABE (DBHko 1. eta 2. mailak)
Bizilabe Gaztegunean (Gure Lurra, Fray Juan 33) egingo da astelehenetan 18:30-20:00 eta DBHko 1. eta 2. mailako gazteei zuzenduta dago.
Hurbildu zaitez Gure Lurrara izena emateko edo egin ezazu: [email protected] / 693 25 50 28
Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen zaie. Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan gidatzeko, aditu-talde batek begiraleak eta mentoreak trebatu ditu Bizilaberako propio landu den ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.


