Hartzaileak

2015 eta 2023 artean jaiotako umeentzat

Lekua

Gure lokaletan egunero sartu eta ateratzea (Fray Juan 33 edo Auzoka)

Auzoko beste espazio batzuk erabiliko dira, hala nola kiroldegia, Auzoka… Baita ere, hiri osoko lekuak.

Noiz?

Lau txanda (1 edo 2 txandatan parte har daiteke). 3. txandan parte hartzeko aukera emango da, adin-talde bakoitzeko libre dauden plazen arabera. Hauen artean aukeratu behar da:

o 1. txanda: 2026ko abenduaren 23tik 24ra

o 2. txanda: 2026ko abenduaren 28tik 29ra

o 3. txanda: 2026ko abenduaren 30etik 31ra

o 4. txanda: 2027ko urtarrilaren 4tik 5era

Aukerak

Ez da kateringik egongo. Ordutegia luzatu nahi duten eta adingabeak bazkaltzera geratu nahi duten familiek beren janaria ekarri beharko dute.

Ordutegi laburra:

Sarrera malgua: 9:00 – 9:30

Irteera malgua: 13:00 – 13:30

Ordutegi luzea:

Sarrera malgua: 9:00 – 9:30

Irteera malgua: 15:00 – 15:30

Txanda eta parte-hartzaile bakoitzeko prezioak:

TipologiaOrdutegi laburraOrdutegi luzea (etxeko tupperrekin)
Arrunta6,80 €12,00 €
Familia ugaria / Guraso bakarreko familia5,00 €10,00 €
BGDS / DSBE2,40 €7,00 €

Hizkuntza:

Euskaraz

Nola eman izena:

Non?:

Interneten

Telefonoz: 621 33 33 71 (astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30etara)// 602 000 630 (astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara)

Epeak

Aurretiko izen-ematea: Urriaren 23tik azaroaren 3era

Zozketa: Azaroak 5

Emaitzak: Azaroak 6

Posta elektronikoz jakinaraziko da

Izen-ematea eta ordainketa: Azaroaren 6tik 11ra

Nola ordaindu?: Baieztapen emailean zehaztuko da.

Parte hartzeko baldintzak

Lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek. Erroldatu gabeko pertsonek parte hartu ahal izango dute, baldin eta dagokion taldean itxaron-zerrendarik ez badago.

Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezik.

Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da dirua.

Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen duela edo familia ugaria dela dokumentuak aurkeztu behar dira izen-emateko prozesuan (dokumentu bat edo argazki bat igo)

Neska-mutilek txanda bitan parte har dezake. Plaza libre geratzen badira, 3. txandan parte hartzeko aukera emango da. Zozketarik egin ez gero, txanda batere ez edo txanda bat ala bitan esleitu ahal izango dira.

Premia bereziak edota alergiak dauzkaten parte – hartzaileak:

Argi adierazi izena emateko prozesuan eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkoa bada.

Aurkeztutako txostenak, parte-hartzea baloratzeko aztertuko dira

Kanporatzeko arrazoiak matrikularen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe:

Portaera desegokia izatea

Osasun-arauak ez betetzea

Familiek programaren inguruko informazioa WhatsApp aplikazioaren bidez jaso ahal izango dute