Gustatuko litzaizuke eraikitzea, esperimentatzea eta teknologiak nola funtzionatzen duen ezagutzea? Teknoguren, 2015 eta 2018 artean jaiotako haurrek robotikaren, programazioaren eta sorkuntza digitalaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera izango dute.
Jardueran zehar, esperimentatuz ikasiko dugu, gure proiektuak sortuko ditugu eta taldean lan egingo dugu. Raspberry Pi plakak erabiliko ditugu, 3D inprimagailuen aukerak ezagutuko ditugu eta Scratch bidez programazioaren lehen urratsak emango ditugu. Scratch tresna bisual bat da, eta modu erraz eta dibertigarrian istorioak, animazioak eta bideojoko txikiak sortzeko aukera ematen du.
Robotikaren bidez, sormena, pentsamendu logikoa, arazoak konpontzeko gaitasuna eta teknologiarekiko jakin-mina landuko ditugu. Ideiak errealitate bihurtzeko eta eginez ikasteko aukera paregabea!
Jarduera elebiduna izango da, gaztelaniaz eta euskaraz, bi hizkuntzetan ikasteko eta komunikatzeko aukera eskainiz.
📍 Jardueraren informazioa
Nori zuzendua: 2015 eta 2018 artean jaiotako haurrei.
Lekua: Auzoka Komunitate Zentroa.
Eguna: astearteetan.
Ordutegia: 17:00tik 19:00ra.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Izen-ematearen hasiera: 2026ko urriaren 15ean, 09:00etan.
Jardueraren hasiera: 2026ko azaroaren 3an.
Kuota: doakoa.
📝 Izen-ematea eta plazak esleitzeko irizpideak
Izen-ematea urriaren 15ean, goizeko 09:00etan irekiko da, eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, taldearen edukiera bete arte.
Haurgune eta Gailurra taldeetako batean ere parte hartzen ez duten haurrek lehentasuna izango dute.
Aurrez izena emateko, sartu ondorengo estekan:
💶 Kuota eta fidantza
Jarduera doakoa da. Hala ere, 30 euroko fidantza eskatuko da. Fidantza ekainean itzuliko da, jarduerako saioen gutxienez % 80an parte hartu bada.
Elkarrekin sortu, programatu eta etorkizuna irudikatzeko zain gaituzu! 🚀




