cartel eusk

Hartzaileak

  • 2013 eta 2021 artean jaiotako umeentzat

*Bilbon bizi direnek lehentasuna dute.

Lekua

  • Eguneroko sarrera eta irteera Zorrotzako Institutuan (San Migel auzoa, 10)
  • Auzoko beste espazio batzuk erabiliko dira, hala nola kiroldegia, Auzoka… Baita ere, hiri osoko lekuak.

Noiz?

  • Hiru aste/txanda. Bi aste aukeratu daitezke, baina ez da bermatzen biak esleituko direnik. Zozketa eginez gero, aste bakar bat, bi edo bat ere ez egokitzea gerta daiteke.
  • Astean parte hartzeko aukera emango da:
    • Ekainaren 23tik 27ra
    • Ekainaren 30etik uztailaren 4ra
    • Uztailaren 7tik 11ra

Aukerak

  • Jantoki gabe:
    • Sarrera malgua: 9:00 – 9:30
    • Irteera malgua: 13:00 – 13:30
  • Jantokiarekin:
    • Sarrera malgua: 9:00 – 9:30
    • Irteera malgua: 15:00 – 15:30

Aste eta parte-hartzaile bakoitzeko prezioak:

precios eusk 1

Hizkuntza:

  • Euskera

Nola eman izena:

  • Non?:
    • Interneten: KLIKATU HEMEN
    • Telefonoz:
      • 602 000 630 (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara)
      • 621 33 33 71 (astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30etara)
  • Epeak
    • Aurretiko izen-ematea: Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra
    • Zozketa: maiatzaren 8an
    • Emaitzak: maiatzaren 9an
      • Posta elektronikoz jakinaraziko da
    • Ordainketa: Maiatzaren 10etik 15era
      • Nola ordaindu?: Bidalitako emailean jakinaraziko da.

Parte hartzeko baldintzak

  • Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezik.
    • Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da dirua.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Familia ugaria edo Guraso bakarreko familia izatea egiaztatzeko, dagokion ziurtagiria edo txartela aurkeztu beharko da izen-emate prozesuan (dokumentua edo argazkia igo).
  • Haurrak aste 1 edo 2tan parte hartu ahal izango dute. Plaza libreak geratzen badira, 3. aste batean parte hartzeko aukera eskainiko da. Zozketa eginez gero, bat ere ez, bat edo bi aste esleitu ahal izango dira.
  • Beharrizan Bereziak eta/edo alergiak dituzten parte-hartzaileek argi eta garbi adierazi beharko dute izen-emate prozesuan eta, beharrezkoa izenez gero, begiraleekin hitz egin.
    • Aurkeztutako txostenak, parte-hartzea balioztatzeko aztertuko dira.
  • Matrikularen itzulera eskubiderik gabe kanporatzeko arrazoiak:
    • Portaera desegokia
  • Familiek programaren inguruko informazioa Whatsapp aplikazioaren bidez jaso ahal izango dute. Horretarako 621 33 33 71 telefono zenbakia gorde behar duzu zure telefonoaren agendan.
  • 10 urte edo gehiago dituzten adingabeek bakarrik etxera joateko aukera izango dute, familiak sinatutako agiri baten bidez. Begiraleei eskatu dokumentua.