Beste uda batez, hemen da berriro Gazte Uda 2008 eta 2013 artean jaiotako gazteentzat!
Tailerrak, kirol jarduerak, jolasak, dinamikak eta udaz elkarrekin gozatzeko plan pila bat izango ditugu.
Primeran pasatzeko, jende berria ezagutzeko eta egunero esperientzia desberdinak bizitzeko aukera paregabea izango da.
Ondo pasatu, mugitu eta momentu onak partekatu nahi badituzu, Gazte Uda zure zain dago!
Hartzaileak
2008 eta 2013 artean jaiotako gazteak
Lekua
- Eguneroko sarrera eta irteera Auzokan ( frontoiaren atzekaldea)
- Auzoko beste espacio batzuk erabiliko dira, baita hiri osoko lekuak
Noiz?
Hiru txanda (txanda batean , bitan edo hirutan har daiteke parte)
- Ekainak 22, 24 eta 26
- Ekainak 29, Uztailak 1 eta 3
- Uztailak 6, 8 eta 10
Parte-hartzaile bakoitzeko prezioa
Dohainik (fidantza moduko 20 euro eskatuko dira)
Hizkuntza
- Elebiduna baina euskera izango da ohiko komunikazio-hizkuntza
Nola eman izena:
- Non? Link honen bidez
- Telefonoz: 640 17 18 72 (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00etara)
- Epeak:
- Aurretiko izen-ematea: maiatzaren 18tik 22ra arte.
- Esleipenari buruzko jakinarazpena (zozketa maiatzaren 25ean egingo da beharrezkoa izatekotan) eta jarraitu beharreko pausuak ordainketa egiteko.
- Ordainketa: maiatzaren 26tik 29ra arte.
Parte hartzeko baldintzak:
- Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentzioa aurkeztu ezik.
- Talde ez osatzekotan bakarrik itzuliko da dirua
- Premia bereziak edota alergiak dauzkaten parte- hartzaileak:
- Argi adierazi izena emateko prozesuan eta begirale-taldearekin hitz egin beharrezkoa bada
- Aurkeztutako txostenak, parte-hartzea baloratzeko aztertuko dira
- Kanporatzeko arrazoiak matrikularen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe
- Portaera desegokia izatea
- Failiek eta parte-hartzaileek programari buruzko informazioa interesgarria jaso ahal izango dute berehalako mezuralitzako aplikazioen bidez. Horretarako 640 17 18 72 telefono zenbakia gorde behar duzu zure telefonoaren agendan.
- Plazak mugatuak dira


