Indar handiagoz itzuli gara, auzoko txikienek uda modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Asturiasen izango da, San Martin de Teverga, ingurune aberatsan kokatuta dagoena.
PARTE HARTZEKO PROZESUA
1. AURREINSKRIPZIOA
Maiatzaren 18tik 21era 23:59etara, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu estekan edo Gaztegunean.
Aurreinskripzioa baieztatzeko mezu bat iritsiko zaizu.
2. ZOZKETA
Beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo dugu. Maiatzaren 22an posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.
3. ORDAINKETA (maiatzaren 22tik 25ra)
Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu “Esleipena eta ordainketa” korreoan azaldutako edozein formaren bidez.
*2026/02/01 baino lehen programetako batean izena eman duten pertsonak hartuko dira BAZKIDETZAT.



