Auzoka Komunitate Zentroa

Auzoka Komunitate Zentroaauzoko erakunde sozial eta talde formalen proposamenei eta komunitatearen ongizatea sustatzen duten baliabide teknikoei zabalik dago.

Egun, auzoko hainbat erakunde eta musika-taldek erabiltzen dute, baina zentroaren asmoa gero eta talde berri gehiago beraren parte izatea da, erabilera desberdinak uztartuz (antzerki soziala, errefortzu hezigarria, esparru hezigarriak, taldeko lanak edo proiektuak gauzatzea…).

Auzoka, Zorrotzan lan komunitarioaren erreferente izateko xedeaz sortu da, auzoko gizartearen balioa indartzeko.

Lan komunitarioa garatzea errazagoa da gune aproposak badirenean eta bertan, auzoko pertsona eta elkarteak komunitarearen arazoen inguruan hitz eta lan egiteko elkartzen direnean. Horretarako Auzokak gune desberdinak eskaintzen ditu, mota askotako ekintzak garatu ahal izateko:

  • Mugimenduarekin zerikusia duten ekintzak (antzerkia, dantza…)
  • Formakuntzarekin erlazioa duten ekintzak
  • Bilerak, batzarrak, hitzaldiak…
  • Musikarekin erlazioa duten ekintzak (entseguak, musika- tresna berriak ikasteko espazioa…)
  • Talde-lanak
  • Erakusketak artistikoak

Auzokan parte hartu nahi baduzu, jo “Nola parte hartu…” atalera . Gainera, zure proposamena martxan jarri nahi baduzu, lagungarri izan dezakezu “Baliabide- bankua”.

Espazioen erabilpena doakoa da, baina, guneak erabiltzen dituzten talde eta erakundeek “Itzulkin Soziala”bete beharko dute.

informazio gehiago: www.auzoka.eus

[pdf issuu_pdf_id=”171218181012-517e000ac5bd491a8560540e435de43f” width=”450″ height=”480″ ]

Colaboradores / Laguntzaileak: