
IZEN EMATEA: KLIKATU HEMEN
Zer da Pausoak? Pausoak aisialdiko zentro bat da, non txikienek hilean asteburu bitan (beharbada) antolatuko ditugun jarduerez gozatu ahal izango duten. Hainbat jarduera egingo ditugu txikienek aisialdiari ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten eta gurekin batera ikasturtean zehar egingo ditugun jarduerez, txangoez eta jolasez goza dezaten.
Beraz, 2019-2021 artean jaio bazara, ez izan zalantzarik izena emateko orduan, gauza askotaz gozatuko baitugu, ikastaroa oso luzea baita.
Datorren ostiralean, urriak 25, arratsaldeko 17:30etatik 20:00ak arte, ekitaldiari hasiera emango diogu Ferialeko parkean, ikasturte berriari hasiera emateko hainbat jolas, dantza eta tailerrekin. Aurten, gainera, azoka izango da, ikasturte hasiera gurekin ospatzeko!!
Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, aurten egiteko jarduerak eta proposamenak usteko ere aukera izango duzue.
Beti bezala, izen emateko Gure Lurra lokaletara joan ahal zarete, (asteazken eta ostegunetan 17:00tik-20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00tik-21:00etara, baita bidalitako link honetan ere) eta ondoren, bazkide izateko kuota 40 € ordaindu dezakezue.
Zuen guztion zain egongo gara!
Gure Lurra Elkartea – G48261309
Fray Juan 33 – 48013, BILBAO