Urte berriaren hasierarekin eta osasun-egoeraren itxurazko hobekuntzarekin, Artez Arte taldean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 2013 eta 2015 artean jaiotako haurrentzat artearen bidez esperimentatzeko gunea.
Hartzaileak:
- 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak
Lekua :
- Gailurra (Zorrotzagana 31)
Noiz?
- 2022ko otsailaren 11tik 2022ko ekainaren 17ra.
- OSTIRALERO (Eskolaren egutegiaren arabera)
- Ordutegia: 17:00 – 19:00
Plazak: Eguneko 12 plaza
- Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile
Hizkuntza:
- Euskara
PREZIOAK
Arrunta | € 30 |
Familia ugaria | € 20 |
Diru-sarrerako Bermatzeko Errenta/Bizitzeki Gutxieneko Errenta | € 10 |
% 50eko deskontua Haurgune/Kidegune taldeetan parte hartzen duten adingabeei
IZENA EMATEA
Non?: Interneten
https://gurelurra.playoffinformatica.com/preinscripcion/12/Gailurra-2021-2022/
Telefonoz: : 602 000 630 (astekehenetik ostiralara 9:30-13:30)
Epeak:
- Eskaera: otsailaren 7tik 11ra
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezik.
- Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da diura.
- Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen duela edo familia ugaria dela dokumentuak aurkeztu behar dira izen-emateko prozesuan (dokumentu bat edo argazki bat igo).
- Haurgune edo kidegunera modu jarraituan joatea exijitzen da. Justifikatu barik jarraikako lau astetan jarduerara huts egiten duenari, baja emango zaio eta ez zaio matrikularen dirua itzuliko.
- Baimenak:
- Etxera bakarrik joateko baimena (10 urte beteta): 10 urte betetako jaiotakoak bere kabuz etxera joan daitezke familiak baimena sinaduraren bidez. Begirale-taldeari eskatu.
- Osasunari buruzko datuak tratatzeko baimena
- Konpromisoak eta zinpeko adierazpena
- Premia bereziak edota alergiak dauzkaten parte – hartzaileak: argi adierazi izena emateko prozesuan eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkoa bada.
- Kanporatzeko arrazoiak matrikularen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe:
- Portaera desegokia izatea
- Osasun-arauak ez betetzea
- Familiek programaren inguruko informazioa WhatsApp aplikazioaren bidez jaso ahal izango dute
Covid-19ri buruzko informazio interesgarria programetan parte hartzeko
- Beharrezkoa da haurgune edo kidegunera maskara egokiekin etortzea, bakoitzak bere izena jarrita.
- Parte-hartzailea arrisku-taldean dago kasu hauetan, EZIN DUZU JARDUERAN PARTE HARTU:
- COVID-19-arena izan daitekeen edozein sintoma badu (eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, eta abar).
- COVID-19 izan duen pertsona batekin kontaktu estua izan badu (kasu batekin bizi diren pertsonak, senideak eta leku berean egon diren pertsonak, kasuak sintomak zeuzkan bitartean, 2 metro baino hurbilago, gutxienez 15 minutuz), edo berarekin espazioa konpartitu badu, pertsonen arteko tartea gorde gabe, nahiz eta sintomarik izan ez, gutxienez 7 egunez.
- Parte-hartzaileak jardueran parte hartu dezake (baina ez luke egin beharko), baldin eta arrazoi hauetako batengatik zaurgarri bada edo zaurgarri den pertsona batekin bizi bada: 60 urtetik gora izatea, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia izatea, haurdun egotea, edo aurretik gaixotasunak izatea. Parte hartzea erabakitzen badu, baimen informatuan adierazi beharko du nolako arriskua hartzen duten berak edo bere senideek.
- Partehartzaileak COVID-19-aren sintomak baldin baditu, ez da etorriko eta taldeko arduradunari deituko dio.
Taldearen arduradunaren hezitzaileari egunero jakinarazteko konpromisoa:
- Osasun-egoerari buruz, taldeko arduraduna den begiraleari, sakelako telefonoaren bidez edo beste bitarteko telematiko baten bidez, eta jardueran sartu baino lehen.
- Absentziaren kausak, taldeko arduraduna den begiraleari, sakelako telefonoaren bidez edo beste bitarteko telematiko baten bidez.