Duela hiru hilabete hasi ginen Zorrotzatik Mundura Proiektuaren ildoan Azoka solidarioaren ideiari edukia emateko objektuak batzen. Auzokideengandik jasotako erantzuna izugarri ona izan da eta hainbat gauza bildu ditugu azokarako. Asteburuan antolatutako ekintzetan erantzun berbera jasotzea espero dugu, Midelt herriko haur askoren hezkuntza baldintzak hobetzeko Zorrotza erantzun solidarioa emateko gai izatea.
Aldi batez, beste batzuen zapatuetan ipintzea eta gu hemen jaio izateagatik daukagunari duen balio emateko lagungarri izango zaigu. Hori dela eta, martxoak 25ean 10:30etatik 12:00etara Aisialdi Zentroko bazkideei zuzendutako dinamika batetik hasiko dugu. Ekintzan, Afrika iparraldeko egoera ulertu eta bizimodu berri baten bila bere etxeak utzi zuten bi adingabeen egoerak baita lanera joango garen herria eta bertan lanean egon diren beste pertsonak ezagutzeko aukera izango dute.
Eguna gai interkulturala duten hainbat ekintzekin jarraituko du: henna tailerrak, Arabiar idazkera tailerra, Afrikako ohiko jolasak, baita zonaldeko ohiko plater batzuen dastaketarekin. Arratsaldean, Gazteguneko neska mutilak Azoka parkea animatuko dute trikimako eta slackeline moduko beste ekintza batzuekin.
Baina hau ez da guztia. Igandean azokarekin jarraituko dugu eta 14:00etan, auzoko saltokiek emandako produktuekin osatutako saski solidarioaren zozketa egingo dugu. Zenbakiak erosketako jo ezazue: Taberna Garoa, Taberna Kupela, Taberna Compostela, Askabide, Taberna Madness, Regalos Omega eta Magia Sweet-era.
Martxoak 25ean izango den hitzaldian parte hartzeko, aldez aurretiko izena ematea beharrezkoa da, horretarako, gerturatu gure lokaletara asteartea 21etik aurrera.
Eguna: 2017ko martxoak 25
Ordutegia: 10:30 – 12.00
Prezioa: Dohainik