Gazte Uda 2021

Iaz auzoko gazte eta nerabeen artean izandako arrakasta ikusita, aurten Gazte Uda dator, udaren hasierarako eguneko planen proposamena.

Hartzaileak

  • 2003 eta 2008 artean jaiotako gazteak

Tokia

  • Irteera eta helmuga Gure Lurran (Fray Juan 33) edo Auzokan, taldearen arabera
  • Jarduerak auzoan bertan egingo ditugu, eta txangoak Euskadiko beste eremu batzuetan.

Noiz?

  • Hurrengo asteetako astelehen, asteazken eta ostiraletan (aste bat edo bi aukeratu ahal izango dira). Plaza libreak geratzen badira, 3. batean parte hartzeko aukera emango da.
    • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra
    • Uztailaren 5etik 9ra
    • Uztailaren 12tik 16ra

Ordutegia eta bazkaria

  • Ordutegia 9.00etatik 17.00etara izango da, gutxi gorabehera.
  • Bazkaria prezioaren barruan dago.

Aste eta parte-hartzaile bakoitzeko prezioak:

  • 45 euro

Hizkuntza

  • Elebiduna, baina euskara izango da ohiko komunikazio-hizkuntza.

Nola eman izena:

  • Non?:
    • Interneten: https://www.cognitoforms.com/GureLurraElkartea/GazteUdaZorrotza2021
    • Telefonoz: 632 61 82 53 (astelehenetik ostiralera 16: 00etatik 17:00etara)
  • Epeak:
    • Izen-ematea eta abonua: maiatzaren 18tik 21era
    • Nola ordaindu? Laboral Kutxa kontu honetara transferentzia eginez: ES15 3035 0123 23 1230003797 (parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz/Ez da beharrezkoa ordainagiria aurkeztea)

Parte hartzeko baldintzak

  • Matrikula ez da formalizatuko ordaindu ez bada edo eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada.
  • Taldea baliogabetzen bada soilik itzuliko da matrikularen zenbatekoa.
  • Ezinbestekoa:
    • Covid-19ren aurreko konpromisoei buruzko erantzukizunpeko adierazpena irakurtzea eta sinatzea (online formularioan bertan/Telefonoz izena emanez gero, udalekuen lehen egunean sinatu beharko da)
    • Maskara egokiekin joan behar da.
    • Behar bereziak eta/edo alergiak dituzten parte-hartzaileak, argi adierazi izena emateko prozesuan, eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkotzat jotzen bada.
  • Aurkeztutako txostenak aztertuko dira, parte-hartzea baloratzeko.
  • Matrikula itzultzeko eskubiderik gabe kanporatzeko arrazoiak:
    • Portaera desegokia
    • Osasun-arauak ez betetzea
  • Familiek eta parte-hartzaileek programari buruzko informazio interesgarria jaso ahal izango dute berehalako mezularitzako aplikazioen bidez.
  • Plaza mugatuak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: