Hurrengo irteera eta amaierako Jaia:
GONDRAMENDI – MUNGIA
2016/05/15
INFORMAZIOA:
- Mendiko irteerak gure lurraldeko zenbait mendietara egingo diren egun bateko txangoak dira, gure geografia, ingurumena eta kultura ezagutzeko. Jarduera hau kategoriatan eta parte-hartzeko eskualdetan dago banatuta.
- Kurtsoko azkena izateagatik, egun honetakoa desberdina izango da, mendi igoeraz gain, jolasak eta beste jarduerak ere egongo dira.
PARTE HARTZAILEAK:
- 8 urte edo gehiago dituzten auzoko neska mutil guztiak parte hartzeko aukera izango dute. (2007 edo lehen jaiotakoak).
IZENA EMATEAK:
- Gure Lurra Elkarteko Aisialdi Zentroaren bazkideak gure lokaletan izena emateko aukera izango dute; Gondramendi mendiko eta amaierako jaia irteera honetarako izena emateko epea maiatzaren 7ra arte izango da.
- Beste neska mutil guztiak izen emateak orain arte egin diren moduan egiten jarraituko dute; Jose Luis Erlojudenda, (Soka kalea , 4).
IZENA EMATEKO KUOTA:
- 2,50€ parte-hartzaile eta irteera bakoitzeko.
ORDUA ETA IRTEERA LEKUA:
- 8:00etan Zorrotza Kastrexanako Eroski aurrean dagoen autobus geltokian.