Datorren ekainaren 25ean, igandea, ikasturte honen azken txangoa egingo dugu, eta jada tradizionala den bezala, txango honetan familia osoa parte hartzeko aukera izango du. Hala ere, bere familiaz lagunduta etorri ezin diren txikiak, gurekin etortzeko aukera izango dute, monitore-taldeak lagunduta egongo dira egun osoan zehar.
Autobusez, Garaioko Parke Probintzialera joango gara, Gasteizetik hurbil eta Ullibarri-Ganboa urtegiaren ertzean dagoena. Eguna bertako landan eta “hondartzan” emango dugu, aukeratzeko bi jardueraz gozatu ahal izateaz gain:
- Mendixureko parke ornitologikoari bisita.
- Bide berdetik bizikletaz 2 orduko paseoa.
*Txikienek parke Ornitologikorako bisita aukera dezaten aholkatzen dugu.
Autobusaren edukiera eta jarduerak, lekuak mugatzera behartzen gaitu berriz. Hala ere, familiaren bat bere kabuz joateko eta bertan gurekin elkartzeko interesa edukitzekotan inongo arazorik ez da egongo, hori bai, pasa zaitezte abisatzera eta horrela informazioa eta prezioa esango dizuegu!
Txangoaren xehetasunak:
Ordutegia: 9:45 – 19: 00 (Irteera eta itzulera Gure Lurra lokaletan).
Beharrezkoa:
- Hamaiketako eta bazkaria (landan jango dugu).
- Bainu- arropa.
- Bizikleta paseoa aukeratzen duten pertsonentzat: kiroletako arropa eta 5€-eko fidantza bizikleta bakoitzeko, ekintza bukatutakoan itzuliko direnak.
Prezioak:
- Haurra/Aisialdi taldeko bazkidea (pertsona 1): 8€
- Bazkidea /+ 1 lagun : 15€
- Bazkidea/+2 lagun: 21€
- Bazkidea/+3 lagun: 26€
Ekainaren 13tik 15era pasa zaitezke izena ematera.
Anima zaitezte, oso ondo pasako dugu eta!