Xedea, ikuspegia eta baloreak

XEDEA

Gure Lurra Komunitate Garapeneko Elkartea 1986tik (urte batzuk lehenago era ez ofizialean) Bilboko 8. Barrutian gizartearentzako zerbitzuak gauzatzeko programa sozio-hezitzaileak aurrera eramaten dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Elkartearen helburua haurrekin, gazteekin eta familiekin garapen pertsonaleko prozesuetan laguntzea da eta arretarik handiena gizartean egoera ahulagoa duten pertsonei jartzen zaie. Garapen pertsonalaz aparte, komunitate garapena sustatzen duten prozesuetan parte hartzea elementu garrantzitsu bat da.


IMG_0001

IKUSPEGIA

Hauek dira gure helburuak:

–Pertsona guztien, baina batez ere haurren eta gazteen, aukera-berdintasuna defendatzea eta hau lortzeko lan egitea.

– Barrutiko haurren eta gazteen ahalduntzearen aldeko erakundea izatea, haien bizitzetan eragina izango duten erabakietan beraiek protagonista izan daitezen eta, kasua bada, era aurrera eramango diren gizarte transformaziorako talde-prozesuetan buru izan daitezen.

– Borondatezko lana sustatzea, organo erabakitzaileetan boluntarioen parte hartzeari lehentasuna emanez.

– Gizarte lotura hobetzeko esku-hartze komunitarioaren arloan Bilbon eredu izatea.


BALOREAK

IMG_0002-Hurbiltasuna / Lurraldearekin sustraitzea

-Pluralitatea / Irekiera

– Gizarte konpromisoa eta inzidentzia

– Profesionaltasuna / Berrikuntza

Colaboradores / Laguntzaileak: