Hartzaileak
2010 eta 2018 artean jaiotako umeentzat
Lekua
- Gure lokaletan egunero sartu eta ateratzea (Fray Juan 33, Auzo Etxea edo Auzoka)
- Auzoko beste espazio batzuk erabiliko dira, hala nola kiroldegia, Auzoka… Baita ere, hiri osoko lekuak.
Noiz?
- Bi aste/txanda (astebete har daiteke parte). Plaza libreak geratzen badira, 2. astean parte hartzeko aukera emango da:
- Apirilaren 11tik 13ra
- Apirilaren 19tik 22ra
Aukerak
- Jantoki-zerbitzurik gabe
- Sarrera malgua: 9:00 – 9:30
- Irteera malgua: 13:00 – 13:30
- Jantoki-zerbitzuarekin:
- Sarrera malgua: 9:00 – 9:30
- Irteera malgua: 15:00 – 15:30
Aste eta parte-hartzaile bakoitzeko prezioak:
Astebete | Jantokiarekin | Jantokirik gabe | ||||
Arrunta | Familia ugaria | RGI / IMV | Arrunta | Familia ugaria | RGI / IMV | |
Haurgune / Kideguneko bazkidea | 30 | 20 | 6 | 9 | 6 | 3 |
Ez bazkidea | 40 | 30 | 10 | 15 | 10 | 6 |
Hizkuntza:
- Elebiduna baina euskara izango da ohiko komunikazio-hizkuntza.
Nola eman izena:
- Non?:
- Telefonoz: 621 33 33 71 (astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30etara)
- Epeak
- Aurretiko izen-ematea: Azaroak 22 – 25
- Zozketa: Azaroak 26
- Emaitzak: Azaroak 27
- Posta elektronikoz jakinaraziko da
- Ordainketa:
- Nola ordaindu?: ES15 3035 0123 23 1230003797 LABORAL KUTXA konturen bitartez (parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz) / Ez da beharrezkoa ordainagiria aurkeztea)
Parte hartzeko baldintzak
- Matrikula ez da eginda geratuko ordaindu ezik eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezik.
- Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da dirua.
- Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen duela edo familia ugaria dela dokumentuak aurkeztu behar dira izen-emateko prozesuan (dokumentu bat edo argazki bat igo)
- Neska-mutilek astebetean parte har dezake. Plaza libre geratzen badira, 2. astean parte hartzeko aukera emango da. Zozketarik egin ez gero, aste batere ez astebete esleitu ahal izango dira.
- Ezinbestekoa: / Imprescindible:
- Covid-19ari buruzko konpromisoen erantzukizunpeko adierazpena irakurtzea eta sinatuta ekintzaren lehenengo egunean aurkeztea
- 5 urtetik gorako partaideentzat musuko egokiekin etortzea, bakoitzak bere izena jarrita.
- Premia bereziak edota alergiak dauzkaten parte – hartzaileak:
- Argi adierazi izena emateko prozesuan eta begirale-taldearekin hitz egin, beharrezkoa bada.
- Aurkeztutako txostenak, parte-hartzea baloratzeko aztertuko dira
- Kanporatzeko arrazoiak matrikularen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe:
- Portaera desegokia izatea
- Osasun-arauak ez betetzea
- Familiek programaren inguruko informazioa WhatsApp aplikazioaren bidez jaso ahal izango dute