Udaberriko kanpamentua: Arroyo 2020 (Kantabria)

Aurten, berriz ere, Gure Lurrako bolondresak urtean zehar neska-mutilak irrikaz itxaroten duten kanpalekua prestatzen ari gara. Oraingo honetan, ostatua Kantabrian kokatuta dago, Arroyon, Ebroko urtegiaren barruko penintsulan kokatuta. Kantabria Aventura ostatua baldintza natural paregabeak eskaintzendizkigu, non hainbat jarduera burutzeko aukera ematen digun, uretako-mendiko jarduerak…

Apirilaren 14tik 18ra ospatuko den Udaberri Kanpalekurako prestaketa guztiak aurreratuta daude. 2003 eta 2013 urte bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiak, Paskua astean oporretako egun desberdin batzuk disfrutatzeko aukera izan ditzaten, Gure Lurrako begirale talde batek lanean ari da ekintza mordoak prestatzen.

Bere autonomia landuz, balioak garatzen laguntzen duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez akademikoan erabiliz, auzoko beste haur eta gazterekin sozializatuz, naturaz eta landa-eremuaz gozatuz….

Zure seme-alabak parte har dezatela nahi baduzu, informazio osoa triptiko  honetan aurkituko duzu:

PARTE HARTZEKO PROZESUA

1. AURREINSKRIPZIOA

  • Aurreinskripzioa bete dezakezu hurrengo estekan: https://www.inscribirme.com/preinscripcioncampamentodeprimavera edo Gure Lurrako lokaletan, bertan lan egiten duten pertsonen laguntzarekin. Martxoaren 11tik 13ra arte, arratsaldeko ordutegian, 17:00tetatik aurrera. 
  • Gogoratu: aukeratu behar duzula bazkide parte hartzailea edo bazkide ez parte hartzailea zaren, kurtsoaren hasieran jarri ziren baldintzak kontuan hartuta. (Dudarik baldin badaukazu, etorri galdetzera).
  • Zure kontu elektronikora zozketan erabiliko duzun zenbakiarekin email bat jasoko duzu. (Gure Lurrako lokaletan egiten baduzu zenbakia guk emango dizugu).
  • Anai-arreben kasuan, zenbaki berarekin edo desberdinekin parte har dezakezue. Zenbaki berdinarekin parte hartzeko, anai arrebak kategoria berdinean egon behar zarete (parte hartzaileak/ ez parte hartzaileak). KONTUZ! Parte hartzaile moduan apuntatzen bazarete eta norbaitek ez bada parte hartzeilea, apuntatutako pertsona guztiak EZ parte hartzaile kategoriara pasatuko zarete.

2. ZOZKETA

Kanpalekurako eskaintzen diren plazak gainditzen badituzte, martxoaren 17an plazen zozketa egingo da. Emaitzak gure Web orrialdean (gurelurra.org) eta gure lokaletan (Fray Juan 33) argitaratuko dira.

3. INSKRIPZIOA ETA ORDAINKETA

Onartuak izan diren pertsona guztiek, apirilaren 18etik kuotak ordaintzeko epea izango dute eta emango dizuegun estekan egin behar duzue izen-ematea.

Plataforman ordainketa on-line egiteko aukera ematen dizu, hala ere nahiago baduzu inskripzioa zuzenean egin dezakezu gure lokaletan (Fray Juan 33) eta betiko moduan ordainketa egitea. (Tranferentzia edo diru sartzea Laboral Kutxako zenbaki honetan  3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz).EZ DA BEHARREZKOA BANKUAREN AGIRIA ENTREGATZEA.

PARTE HARTZAILE AKTIBOA NAIZ?

Familientzako batzarrean azaldu genuen bezala, aurten izen emateak dauden plazak baino gehiago baldin badira, aisialdi taldeko bazkide parte hartzaileek (5 jardueretan parte hartu dutenek) eta Gazteguneko parte hartzaileak (8 jardueretan edo gehiago parte hartu dutenek) bazkide parte hartzaileek kanpamentura joateko lehentasuna izango dute EZ parte hartzaileen aurretik.

Oraindik zalantzaren bat baldin badaukazu, gurekin harremanetan jar zaitezke 615 783 350 edo hurrengo posta elektronikoan: ctl@gurelurra.org

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: