Udaberriko Kanpamentua 2025 🌍🧑

Berriro udaberriko kanpalekuarekin indar handiagoz itzuliko gara, auzoko txikienek Pazko Astea modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Poza de la sal-en izango da, aterpetxean. 

AURREINSKRIPZIOA

Otsailaren 26ean, 06:00etatik martxoaren 2ra arte, 23:59ak arte, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu estekan edo Gaztegunean.

Sakatu hemen

2.ZOZKETA 

Beharrezkoa izanez gero, programetako bazkideentzako (Gaztegune/Aisialdi Zentroa) eta bazkide ez direnentzako zozketa egingo dugu. Martxoaren 4an posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen. 

3.ORDAINKETA (martxoaren 5eko 06:00etatik martxoaren 7ko 23:59etara) 

Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu transferentzia bidez ES15 3035 0123 23 123 123 0003797 kontu-zenbakian, parte-hartzailearen izen-deiturak adieraziz. ez da beharrezkoa bankuaren abonu-agiria entregatzea). Edo diruarekin ordaindu daiteke Gure Lurran.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: