Bi urtez udaberriko kanpalekurik gabe egon ondoren, indar handiagoz itzuli gara, auzoko txikienek Pazko Astea modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Burgosen izango da, Burgosko ipar-mendebaldean dagoen Santibañez Zarzagudako aterpetxean, hiriburutik 21 km-ra.
Beti bezala, Gure Lurra elkarteko begirale-talde boluntario bat lanean ari da 2005 eta 2015 artean jaiotako haur eta nerabe guztiek Pazko Asteaz beste modu berezi batean gozatzeko aukera izan dezaten: naturaz eta landa-inguruneaz gozatuz, autonomia handituz, auzoko beste haurrekin sozializatuz, balioak garatzen lagunduko duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez-akademikoan erabiliz, etab.
Zure seme-alabak parte hartzea nahi baduzu, hemen deskarga dezakezun informazio-triptiko honetan duzu informazio guztia.
PARTE HARTZEKO PROZESUA
1. AURREINSKRIPZIOA
Martxoaren 16an, 17:00etatik martxoaren 18an, 21:00etan, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu esteka honetan edo Gaztegunean https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/8/Campamento-de-primavera-::-Udaberriko-kanpamentua/
Aurreinskripzioa baieztatzeko mezu bat iritsiko zaizu.
Bi edo hiru anai-arrebak bazarete, prezioan beherapena izateaz gain, batera hartuko duzue parte zozketan.
2.ZOZKETA
Beharrezkoa izanez gero, programetako bazkideentzako (Haurgune/ Kidegune/ Gaztegune/ Gailurra) eta bazkide ez direnentzako zozketa egingo dugu. Martxoaren 22an posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.
3.ORDAINKETA (martxoaren 23ko 17:00etatik martxoaren 25eko 21:00etara)
Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu transferentzia bidez ES15 3035 0123 23 123 123 0003797 kontu-zenbakian, parte-hartzailearen izen-deiturak adieraziz. ez da beharrezkoa bankuaren abonu-agiria entregatzea)
*2022/03/01 baino lehen programetako batean izena eman duten pertsonak hartuko dira BAZKIDETZAT.
.Que alegría para los niñ@s !
Espero q puedan ir tod@s !! Se lo merecen .
TXAPELDUNES !!!
Gracias chic@s !!
Arratsalde on, me gustaría apuntar a Jon Imanol Abete Toja (2010) al campamento de Santibañez de Zarzaguda para la próxima semana santa. Supongo que es imposible porque Imanol no está apuntado en Gurelurra este año y además no hizo la preinscripción.Pero si a pesar de todo quedasen plazas libres me gustaría que contáseis con él.
Mañana mismo podría formlizar el ingreso en ese caso.