2019ko Udaberriko kanpalekua: Poza de la Sal (Burgos)

Aurten, berriz ere, Gure Lurrako bolondresak urtean zehar neska-mutilak irrikaz itxaroten duten kanpalekua prestatzen ari gara. Oraingo honetan, ostatua errepikatzen dugu Poza de la Sal-en (Burgos), baina ez pentsa, esperientzia guztiz desberdina izango da!

Apirilaren 23tik 27ra ospatuko den Udaberri Kanpalekurako prestaketa guztiak aurreratuta daude. 2002 eta 2012 urte bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiak, Paskua astean oporretako egun desberdin batzuk disfrutatzeko aukera izan ditzaten, Gure Lurrako begirale talde batek lanean ari da ekintza mordoa prestatzen.

Bere autonomia landuz, balioak garatzen laguntzen duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez akademikoan erabiliz, auzoko beste haur eta gazterekin sozializatuz, naturaz eta landa-eremuaz gozatuz….

Zure seme-alabak parte har dezatela nahi baduzu, informazio osoa triptiko  honetan aurkituko duzu:

  • Jada gure lokaletan izen-emate fitxa jaso dezakezu baita hemen deskargatu eta inprimatu (kasu honetan, beharrezkoa da orri bakarrean bi aurpegiengatik inprimatzea)
  • Behin beteta, ezarritako epe barruan gure lokaletan entregatu (asteazken eta ostegunetan 17:00-19:30 eta ostiral eta larunbatetan 17:00-21:00 ordutegian):
    • Aisialdi Zentroko edo Gazteguneko bazkidea bazara: martxoaren 13tik martxoaren 16ra arte
    • Bazkidea ez bazara: martxoaren 21tik 23ra arte

Familientzako batzarrean azaldu genuen bezala, aurten izen emateak dauden plazak baino gehiago baldin badira, aisialdi taldeko bazkide parte hartzaileek (3 jardueretan parte hartu dutenek) eta Gazteguneko bazkide parte hartzaileek kanpamentura joateko lehentasuna izango dute EZ parte hartzaileen aurretik.

 PLAZAK LORTZEKO PROZESUA:

CTL-ko eta Gazteguneko bazkideek, kanpalekurako eskaintzen diren plazak gainditzen badituzte, martxoaren 20an arratsaldeko 20etan plazen zozketa egingo da, hurrengo irizpideak kontutan hartzen:

  • Bazkide PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen badituzte, bazkide parte hartzaileen artean zozketa egingo da eta bazkide EZ parte hartzaileak zein EZ BAZKIDEak aukera gabe geratuko dira.
  • Bazkide PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen EZ badituzte, bazkide parte hartzaileek zuzenean plaza lortuko dute. Jarraian, bazkide EZ PARTE HARTZAILEEK plazak gainditzen badituzte bazkide EZ parte hartzaileen artean zozketa egingo da. EZ bazkideak aukera gabe geratuko dira. Ondoren, parte hartzaileen zerrenda gure web orrialdean eta lokaletan argitaratuko genuke.
  • Plazak geratuko balira, EZ bazkideentzako izen-emate epea irekiko litzateke (martxoaren 21etik 23era) eta, beharrezkoa izango balitz, hirugarren zozketa egingo litzateke, martxoaren 27an arratsaldeko 20etan eta onartuen zerrenda argitaratuko litzateke.

Onartuak izan diren pertsona guztiek, apirilaren 1etik 5ra arte kuotak ordaintzeko epea izango dute, Laboral Kutxako zenbaki honetan  3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz).EZ DA BEHARREZKOA BANKUAREN AGIRIA ENTREGATZEA.

Oraindik zalantzaren bat baldin badaukazu, gurekin harremanetan jar zaitezke 615 783 350 edo hurrengo posta elektronikoan: ctl@gurelurra.org

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: