Azaroaren 20a, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna: auzoko haurrik ez dadila alde batera gera!

Azaroaren 20an ‘Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna’ dugu, historiaren gertaera garrantzitsuak gogoratzen dizkigun egutegiko egun horietako bat. Honexek, hain zuzen ere, 1989an onartutako Umeen Eskubideen Konbentzioa ekartzen digu gogora. Umeak gizarte-eragile bezala eta bere eskubideetako eragile aktibo bezala ezagutzen duen dokumentu loteslea da.

Datuek, ordea, horrelako logikarik nahigabetzen dute: historiak aurrera egiten duen neurrian, humanitateak eskubideetan aurrera egiten du. Gaur, eskubide horietako zenbaitzuek errespetatu gabe jarraitzen dute. Zehazki, haurren pobreziari dagokionez, Estatuko 3 umetatik 1 egoera horretan bizi baita. Ez dezagun garapen-bideko herrialdeei buruz hitz egin, existituko ez balira bezala egiten dugulako (bere baliabideak ustiatzeko izan ezik); are gutxiago orain, lehen munduko herriak krisian dauden momentuan.

Familia bat bera ere ez dago pobrezia-egoera honetaz salbu eta, bai noski, gure  auzoan ere halakorik gertatzen ari da. Gainera, pobrezia, heredatzen da: baliabide gutxiko familia batean jaio eta hazten den haurrak nahiko txartel ditu aipaturiko eskema bere ondorengo ahaideengan erreproduzitzeko. Borondate politikoa egonez gero, eta beharrezko baliabideak jartzen badira, katea apurtzea ez da hain zaila izango.

Has gaitezen, bada, logika hori iraultzen. Adibidez, maila sozioekonomiko txikiagokoek eskolan porrot egiteko aukera handiagoarekin erlazionatzen duena. Ez al da aipatu berri dugun hori hasiera egoki-egokia hainbeste desberdintasun sozialekin bukatzeko?

Auzotegiren azken zenbakian, 2016an, 30 urte betetzen ditugula kontatzen genizuenekoan, hitz egiten genizuen etorkizunari begirako erronkaz, erronka korapilatsua baina, azken finean, elkarte honetan parte hartzen dugunon uste osotik jaiotzen dena: auzoko inongo haurrik ez dadila alde batera gera. Ikasturte hau hasten dugu ideia horrekin buruan, eta jada lan egiten ari gara zentzu horretako ekimenetan. Gainera, ez ditugu Hegoaldeko herriak ahaztu nahi eta, aurreko urteetan bezala, saiatuko gara gure hondar-alea ere jartzen aipaturiko herrietako bateko biztanle txikiren baten haurtzaroaren egoera hobetze aldera.

Zorrotz Morrotz aldizkarian eta gure sare sozialetan egitasmo hauen berri izango duzue. Adi egon eta parte hartu!

Zorrotz Morrotz aldizkariaren 42. alerako idatzitako artikulua. Aldizkari osoa: https://issuu.com/zorrotzmorrotz/docs/zorrotzmorrotz42

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: