Berriro udaberriko kanpalekuarekin indar handiagoz itzuliko gara, auzoko txikienek Pazko Astea modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura VILLA MEDINA DE LOMAS-en izango da, los arranes aterpetxean.
  1. AURREINSKRIPZIOA

Otsailaren 16an, 8:30etatik Otsailaren 22ra,19:30ak arte, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu estekan edo Gaztegunean.

2. ZOZKETA

Beharrezkoa izanez gero, programetako bazkideentzako (Gaztegune/Lurtarrak) eta bazkide ez direnentzako zozketa egingo dugu. Otsailaren 23an posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.

3. ORDAINKETA (Otsailaren 24eko 8:30etatik otsailaren 26ko 19:30etara)

Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu transferentzia bidez ES15 3035 0123 23 123 123 0003797 kontu-zenbakian, parte-hartzailearen izen-deiturak adieraziz. ez da beharrezkoa bankuaren abonu-agiria entregatzea). Edo diruarekin ordaindu daiteke Gure Lurran.